Kategoriak
Bestelakoak REAS Euskadi
  •   2022/11/05
  •   10:00 – 15:30
  •   Ekonopolo

Azaroaren 3an eta 5ean, San Frantzisko auzoko Ekonomia Sozial eta Solidarioa ezagutarazteko helburuarekin, 1. hackathona egingo da, Ekonopoloan ESSren erronkei irtenbideak emateko.

edizio honetan, tokiko merkataritzari eta ekoizpenari laguntzea izango da erronka: nola sustatu Ekhi monetaren erabilera, ordainketa kooperatiboko alternatiba.

Ekhilur irabazi asmorik gabeko kooperatiba bat da, eta bere ezaugarri nagusia kooperatibaren kontrolpean dagoen ordainbide bat izatean datza, EKHI.  Espainiako Bankuak onartutako ordainketa-bide legala da, VISA, Bizum, etab… diren bezalaxe.

.

Diru-zirkuituen gaineko subiranotasuna berreskuratu nahi dugu

Hackathon hau ESSaren beharretatik abiatuta diseinatutako erronka bat da, eta adimen kolektiboaren bidez bilatuko dira konponbideak, Design Thinking metodologiaren bidez. Proposamen irabazleak 500 Ekhiko saria jasoko du (500 €-ko balioarekin).

Motorrak berotzeko ibilaldia

Bi egun lehenago, azaroaren 3an, osteguna, 18: 00etatik 20: 00etara, Ekhilurrera atxikitako hainbat erakundetatik ibilaldia egingo dugu. Ibilaldi hau aprobetxatuko dugu, gainera, Design Thinking-aren lehen faseari ekiteko: Enpatizatzea. Fase honetan erronka ezagutu eta horretan sakondu behar da. Bisita amaitzeko, hurrengo pausoei energiaz ekiteko aukera emango digun pintxo eta pote baterako gonbidapena egingo dugu.

Ostegunean jasotako ikaskuntzekin, azaroaren 5ean, larunbata, zuzenean hasiko gara Design Thinking-aren bigarren fasean: Definitu.

Azaroak 3 – Ekhilur erakundeetatik ibilbidea

18:00 – 18:30 Ekhilur eta erronkaren aurkezpena (EKONOPOLOan, Harrobi plaza 4)

18:30 – 19:30 Ekhilurreko hainbat erakundetara bisita (San Frantzisko auzoan)

19:30 Ikaskuntzak, pintxoak eta poteak (San Frantziskoko taberna bat)

Azaroak 5 – Hackathonaren egitaraua

09:30 – 10:00 Harrera eta ongietorria (EKONOPOLOan, Harrobi plaza 4)

10:00 – 13:00 Talde-lana erronkari irtenbidea bilatzeko

13:00 – 14:00 Epaimahaiaren aurrean irtenbideen aurkezpena

14:00 – 15:00 Pikatekoa epaimahaiak eztabaidatzen duen bitartean

15:00 Sari banaketa

Interesatuek izena eman dezakete azaroaren 1a baino lehen: