Bazkideak

140 erakunde baino gehiago, sare anitza eta bizia.

Arakatu sareko direktorioa eta aurkitu ESSko ekimenak sektorearen eta lurraldearen arabera.

Gure core-a

Egitura argia, parte-hartzailea eta partekatua

REAS Euskadi sare anitza eta bizia da. Hori guztia funtziona dezan, koordinazioa, erabaki kolektiboen hartzea eta sareko lanerako espazioak uztartzen dituen egitura bat behar dugu.

Hemen kontatzen dizugu nola antolatzen garen eta nortzuk osatzen duten egitura hori.

Junta directiva de REAS Euskadi en la calle, delante de un mural de colores
Gobernantza eta gardentasuna

Kontuak ematea ere sarea eraikitzea da.

REAS Euskadi-n gobernantza ulertzen dugu praktika kolektibo gisa, parte-hartzean, erantzukidetasunean eta komuna zaintzean oinarritua.

Asamblea de REAS Euskadi con las personas sentadas en círculo en una sala con techo de madera
Bizigarri

Erabaki politiko eta estrategiko bat

Ikuspegi feminista sarearen egituran, funtzionamenduan eta proiektuetan txertatzeko.

Feminismoa sarearen nortasunean

REAS Euskadiren apustu feminista zeharka eramatea sareko egitura guztietara eta kide diren erakundeetara.

Erakunde bizigarriak

Bizitzaren jasangarritasuna gure erakundeen erdigunean jartzea, barne-dinamikak, pertsonak eta espazio partekatuak zainduz.

Lan-politika feminista

Apustu politikoa gure egunerokorako printzipio, akordio eta jardunbide zehatzetan gauzatzea.