Kategoriak
Ekonopoloa Erakunde bazkideak
  •   2021/10/28
  •   17:00 – 20:00
  •   Ekonopolo

Mugarik Gabeko Ingeniaritzak “HETEROSEXUALITATEA: gure desira eta harreman erotikoen arkitektura” tailerra antolatzen du urriaren 28an 17.00etatik 20.00etara Ekonopoloan, REAS Euskadiren egoitzan.

Heterosexualitatea gure jendartea eta ondorioz gure pentsamendua konfiguratzen duen erregimen politiko bat denaren kontzientzia hartzetik, bakoitzaren desiran eta harreman erotikoetan daukan eraginaren inguruan hausnartuz, existitzen diren errealitate alternatiboak ezagutzea da saio honen helburua. Horretarako, pentsamendu heterosexuala, moral sexuala, harreman afektibo patriarkalak, sexu askapena eta polimaitasuna gaietan sakonduko da.

Hiruki Larroxa kooperatibak tailerra dinamizatuko du.

Jarduera euskaraz burutuko da eta izena emateko hezkuntza@euskadi.isf.es helbidera idatz dezakezue.

Hiruki Larroxako kideak