Jardunaldia: Aniztasunaren kudeaketa Ekonomia Sozial eta Solidarioan

Lan-eremuko kultura-aniztasuna, gure taldeak aberasteko eta lan-giro inklusiboagoak eta errespetuzkoagoak sortzeko aukera bat da. Prestakuntza-jardunaldi batera gonbidatzen zaitugu. Bertan, Ekonomia Sozial eta Solidarioko enpresetan aniztasuna modu inklusiboan kudeatzeko tresna praktikoak partekatu eta hausnartuko ditugu.

Zer espero dezakezu jardunaldi honetatik?

Gestion diversidad
Freepikek diseinatutako irudia
  1. 📚 Esparru teorikoa: Alfredo Bezos eta Stella García, komunikazioan eta aniztasunaren kudeaketan adituak, garapen pertsonalerako eta antolakuntzarako sarrera bat emango digute. Migratzaileen etorrerak garapen sozial eta ekonomikoan nola lagun dezakeen aztertuko dugu.
  2. 🤝 Elkarrizketa eta hausnarketa partekatua: plantilletan aniztasunaren erronkei eta aukerei helduko diegu, hobetzeko beharrak eta aukerak identifikatzeko konfiantzazko espazio bat bultzatuz.
  3. 🌱 Aukerak eta onurak: kultur aniztasunak enpresei eta haien inguruneari nola egin diezaiekeen mesede aztertuko dugu, praktika horiek antolakuntzako egunerokotasunean txertatzeko ikuspegi estrategikoa eskainiz.
  4. 🛠 Ekintzarako gida praktikoa: hiru urratseko inplementazio-ibilbide bat sortzen lagunduko dizugu, aniztasuna enpresa-balioekin nola lotu, kontratazio-jardunbide egokiak sortu eta prozesu horiek ikusarazteko.

Hizlariak:

  • Stella García: Migrantoria-ren sustatzailea eta REAS Euskadiko bazkidea, migrazioetan eta gizarte-ekintzailetzan esperientzia handia duena.
  • Alfredo Bezos: komunikazio korporatiboko eta erakunde-kulturako aholkularia, REAS Euskadiko erakunde bazkidea.

📢  Izena eman eta ekonomia inklusibo eta anitz baterako aldaketaren parte izan!.

  2024/11/19
  10:00
  12:30
  Ekonopolo