Zinema, telesailak eta frikadak: Kahoot Edition

2025_06 Web home

Ekonomia Sozial eta Solidarioa (ESS) gustuko badugu, are gehiago gustatzen zaigu hori zinema onarekin, serieekin eta frikismo ukitu batekin nahastea. Horregatik, urriaren 16an plan berezi batera gonbidatzen zaitugu: barre, lehiaketa sano eta hausnarketa partekatu baterako arratsalde bat.

📖 Zertan datza jarduera?

Jardunaldi ludiko bat izango da, non aztertuko dugun ESS nola (eta ea) agertzen den gure istorio gogokoenetan.
👉 Kooperatibak existitzen al dira zientzia-fikziozko pelikuletan?
👉 Zein telesaileko pertsonaia litzateke ekintzaile sozial bikaina?

Kahoot tematiko baten bidez, gure ezagutzak proban jarriko ditugu, eztabaida ustekabeak irekiko ditugu eta, jakina, sariak banatuko ditugu benetako friki-aktibista bihurtzen direnei 🏆!

🎯 Zergatik etorri?

  • Primeran pasatuko duzulako, ESS kultur pop-aren ikuspegitik pentsatzen duzun bitartean.
  • Umorea eta pentsamendu kritikoa eskutik joango direlako.
  • Giro lasai, dinamiko eta frikiz betean parte hartuko duzulako.

📍 Sarrera doan (eta Boga garagardo batzuk lagun 🍻).

Zure zain gaude! Hemen izena heman dezakezu:

2025_06 Newsletter footer
  2025/10/16
  18:00
  20:00
  Ekonopolo