
Ekonomia Sozial eta Solidarioko (ESS) eredu batetik ekin nahi duten proiektu kolektiboei formakuntza eta aholkularitza ematen diegu doan

NORENTZAT?



2023 programa
Jada baditugu bigarren edizio honetan parte hartuko duten 10 proiektuak. 2023ko urtarrilaren 24tik maitzaren 30era bitartean egingo da, Ekonopoloan, Bilbon. Programak honakoa izango du:
- 33 ordu formakuntza eta networking saioetan.
- Neurrira emandako aholkularitza: 21 orduko ibilbide pertsonalizatua.
Programari buruzko informazio guztia hemen.
Programa osoan sartu ez bazara, baina formakuntza batzuetan parte hartu nahiko bazenu, eman izena saio irekietan. Gainera, unean uneko aholkularitza eska dezakezu (informazio gehiago behean).
Ezagutu 1. edizioan (2022) parte hartu zuten proiektuak
Iazko programa sektore eta adin aniztasunagatik nabarmendu zen. Edizio honen barruan, aipatzekoa da emakume ekintzaileen kopurua, proiektuen %77a neskek sustatutakoak baiziren. Gainera, proiektuen %30a migratzaileek bultzatutakoak ziren. Ekiten ari ziren sektoreei dagokienez, denetarik dugu: esporten sektoretik komunikaziora, esparru artistikoarekin lotutako bi proiektu, elikadura-proiektu bat, ehungintzako beste bat, zerbitzu juridikoetan oinarritutako bi proposamen eta finkak administratzeko azken proiektu bat.
Aurreko edizioari buruzko informazio gehiago hemen.
Aholkularitza zerbitzu puntuala
Ekiten ari zara eta ESSren hainbat finantzaketa-iturri ezagutu nahi dituzu? Edo zure negozio-eredua kontrastatu nahi duzu? Interesatzen zaizu ESSen balizko hornitzaileak ezagutzea? Proposatzen al duzu forma juridikoa aldatzea? Ekonopoloan, ekintzaileentzako eta ESS erakundeentzako unean uneko aholkularitza-zerbitzua dugu. Idatz iezaguzu presstatzen@reaseuskadi.eus helbidera zure proiektua eta zure beharra edo kontsulta azalduz.

EMAN IZENA PRESSTATZEN 2023 SAIO IREKIETAN
Jakin nahi baduzue zer den ESS edo nola ekin ESSn, baina oraindik ez baduzue proiektu zehatzik edo ezin baduzue parte hartu PrESStatzen programa osoan, urtarrilaren 24tik martxoaren 28ra bitartean, 10:00etatik 11:30era, Bilbon, aurrez aurre egingo ditugun saio irekietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Saio bakoitzean eman ahal izango da izena, edukiera bete arte.
Urtarrilak 24 | EKONOMIA SOZIAL ETA SOLIDARIOAN EKITEN Izen ematea urtarrilak 23ra arte |
Urtarrilak 31 | NEGOZIO-EREDUA EGOKITUZ: CANVAS SOZIALA ETA GJH-EN TXERTATZEA Izen ematea urtarrilak 27ra arte |
Otsailak 7 | ERAKUNDE BIZIGARRIAK: IKUSPEGI EZ-PATRIARKALETATIK ERAIKITAKO ERAKUNDE EREDUAK Izen ematea otsailak 3ra arte |
Otsailak 28 | MARKETIN PLAN JASANGARRI ETA EKOLOGIKOA Izen ematea laister irekiko da. Izen ematea otsailak 24ra arte |
Martxoak 7 | IRISGARRITASUN UNIBERTSALA Izen ematea laister irekiko da. Izen ematea martxoak 3ra arte |
Martxoak 28 | JANTZI JURIDIKOA: ESS ERAKUNE BAT ERATZEKO EREDUAK ETA IZAPIDEAK Izen ematea laister irekiko da. Izen ematea martxoak 24ra arte |