
EKONOMIA SOZIALA ETA SOLIDARIOKO ENPRESATAK INDARTZEN
Izena eman
Irailak 12a baino lehen

NORENTZAT DA?
Sendotzen programa ekonomia sozial eta solidarioaren balioekin bat datozen enpresa eta erakundeentzako da, beren arlo ekonomiko-finantzarioa indartzeko, negozio-eredua berrikusteko, lerro berriak irekitzeko, funtzionamendu-modu berriak abian jartzeko, lankidetza-proiektuak garatzeko…
EGITARAUA
Programa sei hilean behingo moduluetan banatzen da, eta enpresek gehienez 3 modulutan parte hartu ahal izango dute (gehienez urte eta erdi iraungo du).
Aldi horren barruan ekitaldi baten urteko plangintza eta plangintzaren ondorengo hiruhilekoko jarraipena sartzen dira. Programa osoko dedikazio-karga txikia da, eta jarduera ekonomiko bat duen erakundearen errealitatera egokituta dago.

NEURRIRA EMANDAKO
AHOLKULARITZA
Enpresa bakoitzak 4 orduko aholkularitza du modulu bakoitzean, ESSan espezializatutako aditu batekin.
Aditu horrek ekonomia- eta finantza-arloaren eta erakundearen behar espezifikoen jarraipena egingo du.
NETWORKING-SAIOAK
Programa osoan zehar 3 networking-saio proposatuko dira, EKONOPOLOari lotutako ESSaren ekosistemarekin saretzeko. Espazio horiek programako parte-hartzaileen artean sinergiak sortzeko diseinatuta daude (edizio honetan eta aurrekoetan), bai eta merkatu sozialaren barruan ikusgarritasuna handitzeko ere (Neguko merkatua eta Ez izan robota! kanpaina).
LAUGARREN EDIZIOA

- URRIA
Aurkezpena - AZAROA
Aholkularitza - ABENDUA
Networking-a - URTARRILA
Ahokularitza

- APIRILA
Aholkularitza - MAIATZA
Networking-a - UZTAILA
Aholkularitza

- URRIA
Aholkularitza - ABENDUA
Networking-a - URTARRILA
Aholkularitza

Sendotzen trebakuntza-proposamena zeharka txertatuko da
Ekonopolo Formakuntza – Ekonopoloaren trebakuntza-programa bateratuan. Ez da eskatuko trebakuntzetara joateko konpromisorik, baina horietako asko oso ondo baloratu dira aurreko edizioetan.
Sendotzen koordinaziotik trebakuntza-ekintzen berri emango dizuegu, eta bereziki baliagarritzat jotzen ditugunak azpimarratuko ditugu.