

Ekonomia Sozial eta Solidarioko enpresak indartzeko programa
ESSko erakundeen kudeatzaileak aholkatzen eta gaitzen ditugu, erronka berrien aurrean erabaki estrategikoak har ditzaten.

NORENTZAT?


Programa
Programa sei hileko moduluetan banatzen da, eta enpresek gehienez 3 modulutan parte hartzeko aukera izango dute (gehienez urte eta erdiko iraupena izanik).
1. Modulua: Urria 2023 – Urtarrila 2024
2023ko urriak 3etik 2023ko urtarrilak 15era egingo da lehenengo modulua. 3 formazio saio, 2 networking eta 4 orduko aholkularitza izango ditu.
Saio irekiak
Sendotzen programa osoan parte hartzeko aukerarik ez duten ESSko erakundeentzat 1. moduluan 20223ko urriaren 17etik azaroaren 28rra, zenbait saio ireki egingo ditugu EKONOPOLOan. Hurrengo moduluetan ere saio irekiak egongo dira.
Urriak 17 | DENBORA MODU BIZIGARRIAN KUDEATUZ Lanaren, rolen eta aberastasunaren banaketa kontuan hartuko duen denbora kudeatzeko proposamen bat eraikitzeko gakoak, bizitzaren ikuspegi ekitatibo eta jasangarri batetik. |
Azaroak 7 | KONTROL EKONOMIKO-FINANTZARIORAKO TRESNAK Urteko kontuetatik lor dezakegun informazio praktikoa eta urteko aurrekontua egitea, jasangarritasun ekonomikoaren ikuspegitik jarraipena egiteko. |
Azaroak 28 | SALMENTA ESTRATEGIA BAT GARATUZ Nola lortu salmentak handitzea? Bezeroak ESSaren balioetatik erakartzeko tresna praktikoak |