Merkatu soziala kudeatzailea 2020/09/11

REAS Euskadik garatzen duen estrategia da Merkatu Soziala, jarduera sozioekonomikoaren inpaktu handiagoa lortzeko, enpresen eta erakundeen arteko lankidetzaren bidez. Pertsonen eta bizitzaren iraunkortasunaren zerbitzurako zirkuitu ekonomiko alternatiboak bultzatzea du helburu.

merkatu soziala

Merkatu horretan, ekoizleek beren ondasunen eta zerbitzuen salmenta eta banaketa kontrolatzen dute, merkaturatzeko eta finantzatzeko kanal propioak dituzte, eta pertsonek eta erakundeek aktiboki parte har dezakete kontsumo kontzientea eta eraldatzailea eginez. Merkatu horren helburua ez da irabazi-asmoa edo mozkinak maximizatzea, baizik eta mundu bidezkoago eta iraunkorrago baterako ekonomia eraikitzen laguntzea.

Laburbilduz, ondasunen eta zerbitzuen ekoizpen-, finantzaketa-, banaketa- eta kontsumo-sare bat da, irizpide etiko, demokratiko, feminista, ekologiko eta solidarioekin funtzionatzen duena, ekonomia solidarioko enpresa eta entitateek eta kontsumitzaile indibidual eta kolektiboek osatua.

REAS Euskadik 80 enpresa eta erakunde baino gehiagoren zerbitzuak eta produktuak aurkezten ditu Euskadiko Merkatu Sozialaren bidez, hainbat jarduera-sektoretan. Merkatu kapitalistaren logikatik ahal den guztia deskonektatuko gaituen kontsumo kritiko, kontziente eta eraldatzaile baterako proposamen-eskaintza oso bat da.


Merkatu Sozialari buruzko berriak

REAS Gaztaño2026-08826

2026ko Bazkide Egunak lotura berriak ehundu ditu Gaztañon

REAS Euskadiko 30 erakunde bazkide baino gehiago elkartu ginen irailaren 18an, ostirala, Errenteriako Gaztaño auzoan, elkar…

zaloa radio popular

Gabonetan: eman buelta bat zure kontsumoari Euskadiko Merkatu Sozialarekin

ZALOA PÉREZ-EN ELKARRIZKETA OSOA HEMEN REAS Euskadiko Koordinazio Taldeko kide den Zaloa Pérez elkarrizketatu dute Radio Popular…