2024/05/16
Kategoriak
Prestakuntza eta sentsibilizazioa REAS Euskadi

REAS Euskadik online ikastaro bat abiarazi du Ekonomia Sozial eta Solidarioa ikuspegi teoriko-praktiko batetik hurbiltzeko.

Ekonomia garapen pertsonal eta komunitarioaren zerbitzura dagoen bitarteko gisa – eta ez helburu gisa – aldarrikatzen duen ikuspegi eta praktika bat da, pertsonen ongizateari (edo ondo bizitzeari) eta haien ingurune sozial eta naturalaren hobekuntzari lagunduko dion tresna gisa. 

Prestakuntza hau doakoa eta malgua da, eta ez du iraupen amaitu bat. 10 modulutan egituratzen da, ekonomiaren jatorritik ekonomia sozial eta solidarioaren proposamenera, Ekonomia Feministak eta Bizitzaren Iraunkortasunaren paradigmak egiten dituzten ekarpenetatik igarota. Azkenik, gure lurraldeetan Ekonomia Sozial eta Solidarioa hedatzeko eta finkatzeko tresna zehatzak aurkezten dira.