— REAS EUSKADI —

Gobernantza eta gardentasuna

REAS Euskadin gobernantza praktika kolektibo gisa ulertzen dugu, parte-hartzean, erantzukidetasunean eta komuna zaintzean oinarritua. Gardentasuna konpromiso horren parte da.

Zergatik den garrantzitsua

Kontuak ematea, informazioa partekatzea eta gure erabakiak ikusgarri egitea ere sarea eraikitzea da.

Hemen kontsulta ditzakezu gure funtzionamendua arautzen duten, estrategia gidatzen duten, baliabideak nola kudeatzen ditugun erakusten duten eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren printzipioekiko dugun koherentzia ebaluatzen duten dokumentuak.

Arau-esparrua

Gu arautzen gaituzten dokumentuak

Sare gisa dugun funtzionamendua antolatzen duten oinarrizko dokumentuak.

7
4negro
01
Estatutuak

REAS Euskadiren marko juridiko eta antolakuntza-markoa jasotzen dute: bere helburua, funtzionamendua, erabaki-organoak eta parte-hartzeko oinarrizko arauak. Nor garen eta sare gisa nola antolatzen garen definitzen dute.

02
Barne Araudia

Estatutuetan zehazten ez diren antolaketa eta funtzionamendu alderdiak garatzen ditu. Barne-prozedurak, ardurak eta lan-dinamikak arautzen ditu, funtzionamendu argi eta ordenatua bermatzeko.

03
Kode Etikoa

Sarearen eta bertako kideen jokabidea gidatzen duten balio eta konpromisoak ezartzen ditu. Koherentzia, errespetua, ekitatea eta erantzukizuna dira gure eguneroko praktika inspiratzen duten printzipioak.

04
Gatazken Kudeaketarako Protokoloa

Gatazkak modu bidezko, elkarrizketatuan eta errespetuzkoan lantzeko markoa eta prozedurak definitzen ditu. Harremanak zaintzea eta desadostasunak ESSren balioetatik abiatuta konpontzeko tresnak eskaintzea du helburu.

05
Indarkeria matxisten aurkako protokoloa

Barrutik Irauli da REAS Euskadiren indarkeria matxisten aurkako protokolo espezifikoa. Prebentziorako, jarduteko eta laguntza emateko mekanismoak definitzen ditu, sarearen konpromiso feminista indartuz eta bertako kideen zaintza bermatuz. Protokolo hau ESSren balioekin koherenteak diren espazio seguru eta bidezkoak eraikitzeko apustuaren parte da.

Estrategia eta emaitzak

Plan estrategikoa, kontuak eta auditoria

Norabide kolektiboari, kudeaketa ekonomikoari eta ESSren printzipioekiko koherentziari buruzko informazioa.

2negro
5
01
Plan Estrategikoa

Epe ertainera lehentasunezko lan-ildoak markatzen ditu. Sarearen helburu estrategikoak, jarduera-ardatzak eta datozen urteetarako jarraitu nahi dugun norabide kolektiboa definitzen ditu.

02
Urteko kontuak (azken ekitaldia)

Azken itxitako ekitaldiko informazio ekonomikoa jasotzen dute xehetasunez: galera-irabazien kontua eta balantzea. Baliabideak nola kudeatzen ditugun eta sarearen jarduera nola finantzatzen den ulertzeko aukera ematen dute.

03
Auditoria Sozialaren emaitzak (azken ekitaldia)

Auditoria Soziala Ekonomia Sozial eta Solidarioaren printzipioekiko dugun koherentzia neurtzeko erabiltzen dugun tresna da. Hemen kontsulta ditzakezu azken ekitaldiko emaitzak, gure aurrerapenak eta identifikatutako hobekuntza-arloak erakusten dituztenak.

Gure gobernantzari edo dokumentazioari buruzko informazio gehiago behar baduzu, jarri gurekin harremanetan.