Erakunde bazkideez gain, REAS Euskadik sustatzen du beste ekimen batzuek sarearen lana lagundu ahal izatea eta ekonomia solidarioa hedatzen lagundu ahal izatea.
Hurbileko erakundeak dira, REAS Euskadirekin bat datozenak, eta, agian, elkartzeko baldintza guztiak betetzen ez dituztelako, edo berekin dakartzan konpromisoak hartu nahi ez dituztelako, sarera hurbildu nahi dute eta hainbat modutan lagundu (ekonomikoki, borondatezko lanarekin, etab.), ekonomia solidarioa hazteko eta eragin handiagoa izateko.
REAS Euskadirentzat oso garrantzitsua da, sare gisa hazteaz gain, beste erakunde batzuekiko konplizitateak ehuntzea, gizartean presentzia handiagoa izateko, bai eta zubiak eraikitzea ere, hainbat modutan ekonomia eta gizartea eraldatzen laguntzen duten ekimenekin.
Zure erakundearen kasua hau bada, jar zaitez harremanetan sarearekin eta azter ezazu zertan zehaztu daitekeen zure lankidetza.