Kategoriak
Ekonopolo Prestakuntza eta sentsibilizazioa REAS Euskadi

AURKEZTU ZURE ESKAERA IRAILAREN 22RA ARTE — PLAZA MUGATUAK

Nork har dezake parte? 

Sendotzen Ekonomia Sozial eta Solidarioaren (ESS) balioekin bat datozen enpresa eta erakundeentzat diseinatuta dago. Arlo ekonomiko-finantzarioa indartu, negozio eredua berrikusi, jarduera lerro berriak ireki, funtzionamendu sistema berriak ezarri, estrategia komertziala indartu edo ESSko beste erakunde batzuekin lankidetzan proiektuak garatu nahi dutenei zuzenduta dago. 

Zer eskaintzen du programak? 

  • Modularra eta malgua: sei hileko moduluetan antolatzen da programa, gehienez ere urte eta erdi irauten duelarik. Urteko plangintza eta hiruhilero jarraipena egiten da, erakunde bakoitzaren errealitate operatiboari egokitutako dedikazioarekin. 
  • Neurrira egindako aholkularitza: parte-hartzaile bakoitzak modulu bakoitzeko 4 aholkularitza-ordu jasoko ditu ESSko aditu batekin. Aditu horrek arlo ekonomiko-finantzarioan lagunduko du, baita erakundearen behar espezifikoetan. 
  • Networking saioak: 3 topaketa antolatuko dira ESSren ekosistemarekin konektatzeko, egungo eta aurreko parte-hartzaileen arteko sinergiak sustatzeko eta merkatu sozialaren barruan ikusgarritasuna indartzeko. 

Informazio guztia eta izena emateko formularioa hemen dituzu: 

Parte hartu zutenen esperientzia ezagutu nahi duzu? 

Ikusi bideo labur hau: