Ekonopolo Formakuntza: Lan politika feminista eta denboraren kudeaketa

EF � 3NOV_02 Foto dentro de la noticia txiki

Nola eraiki ditzakegu pertsonak zaintzen dituzten eta denboran jasangarriak diren erakundeak?

Saio honetan, hausnarketarako eta praktikarako espazio bat irekiko dugu, elkarrekin pentsatzeko nola eraldatu ditzakegun antolatzeko, harremanak izateko eta lan egiteko ditugun moduak, erantzunkidetasuna eta zaintza ardatz hartuta.

Zer proposatzen dugu?

  • ESSko lan-politika feministei buruzko eraikitzen ari garen marko bat aurkeztea, REAS Euskadik, Mugarik Gabek, SETEM Hego Haizeak eta beste erakunde batzuek egindako lan kolektiboaren emaitza.
  • Zuen erakunde edo proiektuarentzat baliagarriak izan daitezkeen intuizioak, esperientziak eta proposamenak partekatzea.
  • Denbora kudeatzeko tresna batekin esperimentatzea. Tresna horrek gure orduko prezioa kalkulatzeko, funtsezko jarduerak identifikatzeko eta lan duina sustatzeko erabakiak hartzeko aukera emango digu.

Saioaren dinamizatzaileak

  • Silvia Piris – REAS Euskadi
  • Jagoba Bueno – REAS Euskadi

Zergatik parte hartu?

Erronkak eta zailtasunak izan arren, gure proiektuak garatzen jarraitu nahi dugun erakundeak behar ditugulako. Bizitza erdigunean jartzen duten espazio bizigarriak.

Nori zuzenduta dago?

Dagoeneko eratuta zaudeten eta jardunean ari zareten erakunde eta enpresei zuzenduta dago, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren balioekin bat egiten duzutenak.

Zuen zain egongo gara! Hemen eman dezakezue izena:

07 EF24F � Mailing footer
  2026/11/03
  10:00
  13:30
  Ekonopolo