Kategoriak
Ekonomia Solidarioa eta Feminista Ekonopolo Prestakuntza eta sentsibilizazioa REAS Euskadi
  •   2026/06/18
  •   18:00
  •   20:00
  •   Ekonopolo

Muturreko eskuina gero eta presentzia handiagoa hartzen ari den testuinguru batean —batez ere sare sozialetan—, galdera deserosoak sortzen dira… baina baita erantzun sortzaileak ere. Nola eragiten ari da egoera hau komunikatzaile, umoregile eta proiektu feministetan? Zein estrategia ari dira sortzen eusteko, erresistitzeko eta komunitatea indartzen jarraitzeko?

Pikara Magazine-k, kazetaritza feminista kritiko eta gozagarriaren erreferenteak, topaketa bat proposatzen du hausnarketa eta beharrezko beste osagai bat uztartzen dituena: elkarrekin barre egitea.

Saioa bi zatitan banatuko da:

  • Solasaldi bat, Raquel Torres eta Pikara Magazine-ko koordinatzaile baten artean, non muturreko eskuinaren gorakada, horrek ekosistema feministan dituen ondorioak eta martxan jartzen ari diren estrategia kolektiboak landuko diren.
  • Umorezko bakarrizketa, Raquel Torresen eskutik, Bilbon bizi den umorista feminista da, eta begirada zorrotzarekin eta barre ugarirekin emango dio amaiera.

Izan ere, testuingurua aztertzea funtsezkoa da, baina hori gozamendutik egitea ere estrategia bat da.

Topaketa hau Pikara Magazine-k bere komunitatearekin loturak sortzeko egiten duen apustuaren parte da, eduki editorialetatik harago joanez eta sareak modu hurbil eta kolektiboan indartuz. Jardunaldian zehar, aldizkariaren ale batzuk ere eskuragarri egongo dira, bereziki umorea eta plazer (eta) frikiak lantzen dituztenak.

🤝 Jarduera sustatzen dute: REAS Euskadi eta Bilbao Ekintza.

🎤 Hizlariak: Raquel Torres + Pikara Magazine

🎟️ Sarrera: LIBREA tokiak bete arte.