Kategoriak
Ekonomia Solidarioa eta Feminista Ekonopolo REAS Euskadi
  •   2026/10/15
  •   18:00
  •   20:00
  •   Ekonopolo

Datorren urriaren 15ean, Ekonopolo-k Llámame sinsorga dokumentalaren proiekzioa hartuko du, Al Borde Films ekoiztetxearena. Kulturaren, feminismoaren eta eraldaketa sozialaren arteko gurutzagunean kokatzen den proposamena.

Dokumentalak Irantzu Varela eta Andrea Momoitio kazetarien istorioa jarraitzen du. Biek erabakitzen dute ohiko sinbolo bati buelta ematea: ezkontza-soinekoen atelier zahar bat La Sinsorga, hiriko lehen espazio kultural feminista bihurtzea. Baina harago doaz: obra emakumeek bakarrik egitea proposatzen dute, eraikuntzaren sektore maskulinizatuan emakumeen presentzia ikusarazteko eta sare bat ehuntzeko helburuarekin.

Urte batez, bost langileren lana gertutik ezagutuko dugu, eraldaketa material eta sinboliko honetan. Obrako egunerokoak dimentsio performatibo batekin uztartzen dira, non beldurrak, nahiak eta kontraesanak agertzen diren. Nork eraikitzen duen, nola eta zertarako galdezka jartzen duen kontakizuna.

Proiekzioaren ondoren, solasaldi bat izango dugu dokumentalaren zuzendarietako batekin, ikusitakoa partekatzeko, sormen-prozesuan sakontzeko eta gaur egungo erronkekin loturak egiteko.

🤝 Jarduera sustatzen dute: REAS Euskadi eta Bilbao Ekintza.

🎤 Hizlariak: Al Borde Films

🎟️ Sarrera: LIBREA tokiak bete arte.