Erakunde-eraldaketa feminista: prestakuntza eta laguntza

ALBOAN -ekin batera, honako jarduera hau sustatzen ari gara: Euskadiko eta Latinoamerikako Ekonomia Sozialeko eta Solidarioko (ESS) eta Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreko (GEHS) erakunde eta enpresei sentsibilizazioa, prestakuntza eta laguntza eskaintzea, barne-prozesuak ikuspegi feminista batetik berrikusteko tresnak ezagutu ditzaten edo horietan sakondu dezaten.

Helburuak: 

  1. ESSko eta GHESko erakundeak eta enpresak sentikortzea, barne-azterketa egin dezaten ikuspegi kritiko feminista batetik, eta berrikuste-prozesu horretarako tresnak eta prestakuntza eskaintzea. 
  2. Erakundeei laguntza metodologikoa ematea Genero-berdintasuna. Ekonomia Solidarioko erakundeentzako pistak gidan jasotako alderdietako batzuk diseinatu eta/edo azter ditzaten (plaza mugatuak). 
  3. Ikasketak biltzea, gida horretan jasotako dinamika eta tresnetan txertatzeko.
3invitacionWEB

Zelan egingo dugu?

Onlineko prozesu malgu bat prestatu dugu, eta 2023ko martxoan eta ekainean zehar eramango dugu aurrera. Prozesu horretan, prestakuntza-saio irekiak eta barneko lan-saioak egongo dira erakunde-alderdiren baten diseinu metodologikoa eta analisia egiteko aukeratutako erakundeekin, eta prestakuntzako ikasketak gure analisi- eta berrikuste-prozesuetan txertatzen saiatuko gara. Guztira lau lansaio birtual egingo ditugu:

1. LANSAIOA: GIDA AURKEZTEA ETA PROZESUA PROPOSATZEA

Ordubeteko saio irekia izango da, Genero-berdintasuna. Ekonomia Solidarioko erakundeentzako pistak gida eta prozesu honen bidez plazaratu dugun laguntza-proposamena ezagutu nahi dituzten erakunde guztiei zuzendua. 

2. LANSAIOA: ERAKUNDE-ERALDAKETA FEMINISTA. ZAILTASUNAK ETA ERRESISTENTZIAK

  • Ordubeteko prestakuntza-ekintza irekia. Hau izango dugu bideratzaile: Silvia Piris, Soziologian lizentziaduna, EHUko emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren aldeko eragilea, Nazioarteko Lankidetzan eta Garapenean masterduna, feminista eta Colectiva XXK taldeko kidea.
  • Ordubeteko barneko lan-saioa aukeratutako erakundeekin. Bertan, identifikatutako erresistentziak gainditzeko analisiak eta estrategiak landuko ditugu. 

3. LANSAIOA: ERAKUNDE-KULTURA ETA PROZESUEN GAINEKO BEGIRADA INTERSEKZIONALA 

  • Ordubete eta hogei minutuko prestakuntza-ekintza irekia. Bi dinamizatzaile izango ditugu: batetik, Miriam Nobre, Brasilgo ekintzaile feminista eta agronomoa, SOF (Sempreviva Organização Feminista) taldeko kidea, eta, bestetik, Lorena Pajares genero eta garapeneko aholkularia eta ikertzailea. 2003az geroztik, generoa eta bere intersekzioarekin lotutako gaietan lan egiten du, besteak beste, erakundea aldatzeko prozesuak.
  • Ordubeteko barneko lan-saioa aukeratutako erakundeekin. Bertan, erakunde-kultura eta botere-harremanak aztertzeko tresnak aurkeztuko ditugu.

4. LANSAIOA: IKASKETAK ETA TRESNEN BALORAZIOA 

Ordubeteko barneko lan-saioa laguntza-prozesuko laguntzaileekin, ikasketak jasotzeko eta prozesuaren balorazioa egiteko.

Noiz?

Saioa Eguna Mota Ordutegia Hizlariak
Gida eta laguntza-proposamena aurkeztea martxoak 9 irekia 16.00 – 17.00 Alboan
REAS Euskadi
Erakunde-eraldaketa feminista: zailtasunak eta erresistentziak martxoak 30 irekia

itxia

16.00 – 16.55
17.00 – 18.00
Silvia Piris
Colectiva XXK
Alboan
REAS Euskadi
Erakunde-kultura eta begirada intersekzionala apirilak 20 irekia

itxia

16.00 – 17.20
17.30 – 18.30
Lorena Pajares
Miriam Nobre
Alboan
REAS Euskadi
Ikasketak eta tresnarako hobekuntzak zehazteke itxia 16.00 – 17.00 Alboan
REAS Euskadi

Nork har dezake parte?

Euskadiko eta Latinoamerikako erakunde eta enpresek, baldin eta erakunde-eraldaketa feministari lotutako tresna eta gaien inguruan gehiago jakin nahi badute eta/edo erakundearen barne-mailako harremanak eta genero-dinamikak aztertzeko prozesua egiten hasi nahi badute (edo hasi badira).

Nola eman dezaket izena?

Parte hartzeko bi modu daude:

  1. Prestakuntza-saio batean edo gehiagotan parte hartzea. Saio bakoitzean izena emateko aukera egongo da, eta interesdun guztiek eman ahalko dute izena. Saio bakoitza modu independentean antolatuko da. 
  2. Zure erakundea ikuspegi feministatik gogoeta eta analisia egiteko unean badago, saio guztietara etortzea proposatzen dizugu (prestakuntza-ekintza irekiak eta barneko lan saioak). Prozesuaren talde dinamizatzaileak guztioi prestakuntza metodologikoa emateko baldintzak sortuko ditu.

Prestakuntza-saio ireki bakoitzari buruzko informazioa jaso edo prozesu osoan izena eman nahi baduzu, bete izena emateko galdetegia.

Info gehiago:

Zaloa Pérez / REAS Euskadi zperez@reaseuskadi.eus  – Sandra Delgado/ ALBOAN s.delgado@alboan.org


  2023/03/09 - 2023/04/20