Komunikazio-estrategiak: arazotik konponbide kolektibora

17NOV_02 Foto dentro de la noticia txiki

Nola diseinatu dezakegu gure erakundeen komunikazioa eraginkorra, errealista eta eraldatzailea izan dadin?

Saio honetan, espazio praktiko eta kolaboratibo bat irekiko dugu. Ez dugu teoria abstraktuaz hitz egingo, zuen benetako beharrez baizik. Etorri zuen erakundean identifikatutako komunikazio-arazo batekin, eta eraman etxera diagnostiko argi bat eta martxan jartzeko irtenbideak.

Zer proposatzen dugu?

  • Laboxen eskutik, zuen arazoa ebaluatzeko eta haren benetako dimentsioa ulertzeko beharrezkoak diren analisi-tresnak aurkeztea, komunikazio-ekintzen adibide on eta txarretatik ikasiz.
  • Ohiko komunikazio-arazoen diagnostikoak eta tipologiak partekatzea, eta ESSren adimen kolektiboan oinarrituta irtenbideak elkarrekin bilatzea.
  • Identifikatutako arazo bat zuen proiektuan aplikatu daitezkeen proposamen zehatz bihurtzeko aukera emango digun dinamika bat egitea.

Saioaren dinamizatzailea

– Frinee Moreno – Labox

Zergatik parte hartu?

Komunikazioa funtsezko tresna politiko eta estrategikoa delako Ekonomia Sozial eta Solidarioarentzat. Gure ahaleginak optimizatu, beste erakunde batzuen asmatzeetatik (eta akatsetatik) ikasi eta egiten dugunaren balioa ikusaraziko duten kontakizunak eraiki behar ditugu.

Nori zuzenduta dago?

Dagoeneko eratuta zaudeten eta jardunean ari zareten erakunde eta enpresei zuzenduta dago, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren balioekin bat egiten duzutenak. Plaza mugatuak! Tailer praktikoa denez, gehienez 15 proiektuk parte hartu ahal izango dute.

Lehentasunari buruzko oharra: Sendotzen programako 10 proiektuek lehentasuna izango dute izena emateko. Azaroaren 2tik aurrera, gainerako plazak beste erakundeentzat irekiko dira.

Zuen zain egongo gara! Hemen eman dezakezue izena:

07 EF24M � Mailing footer
  2026/11/17
  10:00
  13:30
  Ekonopolo