Presstatzen 2027: izena eman ESSko ekintzailetza programan
Bidali zure hautagaitza abenduaren 15 baino lehen — Plaza mugatuak

Norentzat da?
prESStatzen 2027 Ekonomia Sozial eta Solidarioaren (ESS) balioetatik ekin nahi duten proiektu kolektiboei zuzenduta dago. Zehazki, honako hauentzat da:
- Negozio-ideia bat martxan jarri nahi duten pertsonei.
- Pauso bat aurrera eman eta profesionalizatu nahi duten elkarteei.
- Beren negozio-eredua aldatu eta ESSrantz igaro nahi duten enpresei.
Zer eskaintzen du programak?
- Formakuntza teoriko-praktikoa: saioak Ekonopoloan (Bilbo) izango dira, otsailaren 16tik maiatzaren 11ra bitartean, aurrez aurreko 24 orduko iraupenarekin. Formakuntza hauetan, zure Canvas Soziala diseinatzen, proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa planifikatzen, erakunde bizigarriak eraikitzen eta zure ekimenerako forma juridikorik egokiena aukeratzen ikasiko duzu.
- Neurrira egindako aholkularitza: aditu teknikoen eskutik, 20 orduko tutoretza pertsonalizatuak izango dituzu (aurrez aurre edo online), zure proiektuaren zalantza zehatzak argitzeko eta abiarazteko prozesuan urratsez urrats laguntzeko.
- Proiektua aurkezteko ekitaldia: programari amaiera bikaina emateko, topaketa publiko batean parte hartuko duzu, zure proiektua epaimahai espezializatu baten eta ekintzailetzaren zein ESSren ekosistemako eragileen aurrean aurkeztuz.