2023/04/05
Kategoriak
Erakunde bazkideak Merkatu Soziala

Joan den martxoaren 9 eta 10ean, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren 1. Hackathona egin zen, tokiko merkataritzari eta ekoizpenari laguntzeko. San Frantzisko auzoko Ekonomia Sozial eta Solidarioa ezagutzera ematen jarraitzeko asmoz, eta Ekonopolotik, Ekhi monetaren erabilera sustatzeko erronka proposatu zen ekitaldi hau ospatu genuen.

Merkatu Sozialaren beharrak asetzeko diseinatutako erronka

Administrazio eta Kudeaketa Zikloko Txurdinagako LHko ikastetxeko 24 ikaslek parte hartu zuten erronkan. Horiek, 5eko taldetan banatuta, erronkari irtenbidea emateko proposamenetan lan egin zuten, adimen kolektiboa erabiliz eta Ekhi monetarekin esperientzia erreal baten bidez egin zuten merkatu-azterketa batean oinarrituta.

Martxoaren 9an ibilaldi bat egin zen Ekhilurrera atxikitako hainbat erakunde eta saltokitan, erronka ezagutu eta horretan sakontzeko.

Martxoaren 10ean, design thinking metodologia erabiliz, erronkari irtenbidea bilatzeko lan kolektibo bat egin ondoren, Marisa Lezkano (Bilbao Ekintza), Juan Karlos Bilbao (Ekhilur) eta Patricia Motak (Airea E-Learning) osatutako epaimahai baten aurrean aurkeztu ziren, zeinek proposamen irabazlea erabaki eta sariak banatu baitzituen parte-hartzaileen artean.

Bereziki eskertzen dugu ikasle guztien motibazioa eta ekarpenak, hobetzen jarraitzeko kontutan hartuko ditugularik. Eskerrak eman nahi dizkiegu, halaber, Txurdinagako LHko Zentroko irakasleei, jardueraren garapenean parte hartu eta lagundu gintuztelako. Eta, azkenik, pozik gaude parte-hartzaile guztiek esperientzia positibotzat gozatu eta baloratu dutelako, eta horrek txanpon sozialak eta merkatu soziala sustatzen jarraitzen lagunduko digu.