— REAS EUSKADI —

Egitura parte-hartzailea eta partekatua

REAS Euskadi sare anitza eta bizia da. Hori guztia funtziona dezan, koordinazioa, erabaki kolektiboak hartzea eta sarean lan egiteko espazioak uztartzen dituen egitura bat dugu. Hemen kontatzen dizugu nola antolatzen garen eta nortzuk osatzen duten egitura hori.

Erakunde bazkideen Asanblada
Erakunde bazkideen Asanblada

Asanblada da REAS Euskadiren erabaki-organo gorena.

Bertan parte hartzen dute erakunde bazkide guztiek, eta bertan hartzen dira sarearen erabaki estrategiko garrantzitsuenak. Azken batean, sareak nora joan nahi duen erabakitzen den espazioa da.

Asamblea-extra-2026-1-1300x975-edited3
Zuzendaritza Batzordea

Zuzendaritza Batzordea sarearen funtzionamendu egokia bermatzeaz eta Asanbladan hartutako erabakien garapena laguntzeaz arduratzen den organoa da.

Zuzendaritza Batzordea 10 erakunde bazkidek osatzen dute, aldizka biltzen da eta Asanbladaren eta Koordinazio Taldearen arteko zubi lana egiten du.

kideak

Lankidetzarako eta lan partekaturako espazio bat.

Koordinazio Taldea
Post 6 cierre campaña 4 elementas

REAS Euskadiren BIZIGARRI Planaren (2018-2022) markoan, genero-berdintasunaren aldeko lehen planean, defendatzen dugunarekin koherentea den urratsa ematea erabaki genuen: koordinazio eredu klasikotik egitura horizontal, autokudeatu eta erantzukide batera igarotzea.

Ez zen soilik antolaketa-aldaketa bat izan. Erabaki politiko eta estrategikoa izan zen: ekonomia solidarioaz hitz egiten badugu, gure antolatzeko moduan ere praktikatu behar dugu.
Ordutik, sarearen koordinazioa taldeko lau pertsonek modu partekatuan hartzen dute bere gain. Gobernantza horizontaleko eredua da, erantzukidetasuna, autonomia eta zaintza kolektiboa ardatz dituena.

Talde bat, lau begirada, erantzukizun partekatua.

4 elementuak:
• Sarearen bizitza asoziatiboa dinamizatzen dute.
• Lan-arlo desberdinak koordinatzen dituzte.
• Urteko proiektu eta jarduerak bultzatzen dituzte.
• Egunerokoan sortzen diren barneko zein kanpoko eskaerei erantzuten diete.
Jarraian, lantaldea osatzen duten pertsonak eta haien ardurak ezagutu ditzakezu.

ENPRESA-GARAPENA
ETA
KOMUNIKAZIOA

Amaia Naveda
Blanca Boix

ERAGIN POLITIKOA
ETA
SENTSIBILIZAZIOA

Zaloa Pérez
Silvia Piris
Finantza eta pertsonak
ESSn ekintzailetza
Hirugarren Sektore Soziala eta Gizarteratzea
Nazioarteko Lankidetza eta Elkartasuna
Komunikazioa
ESSko erakundeen sendotzea
ESSko politika publikoak eta Erosketa Publiko Arduratsua
Auditoria Soziala
Ekonopolo: ESSren poloa
Erakunde-eraldaketa feminista: Bizigarri eta erakunde bizigarriak
ESSren hedapena
Merkatu Soziala eta merkaturatzea
Ikerketa, prestakuntza eta sentsibilizazioa
TT_Linkedin_Post 1(1)
Amaia

Lurra Tierra

Blanca

POST 3 Ura Agua

Zaloa

POST 4 Sua Fuego

Silvia

POST 5 Airea Aire

TT_Linkedin_Post 1(1)
Lan-taldeak

Lan-taldeak parte-hartze irekiko espazioak dira, non erakunde bazkideek interesatzen zaizkien gaietan inplikatu eta beren esperientziatik ekarpena egin dezaketen.

Sarearen barruan proposamenak, tresnak eta prozesuak bultzatzen dituen motor kolektiboa dira.
Gaur egun martxan dauden taldeek etxebizitzarekin, ekintzailetzarekin, hezkuntzarekin eta ekonomia feministarekin dute lotura.

Informazio gehiago nahi baduzu edo horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, idatz iezaguzu!