REAS Euskadik garrantzi handia ematen dio sareko lanari, beste gizarte-mugimendu batzuekin lankidetzan aritzeari eta eragile sozial, ekonomiko eta erakunde publikoekin hitz egiteari. Horrela, ekonomia solidarioa eta sarea bera hainbat eremutan aintzatestea lortu nahi da, eta, horrez gain, beste erakunde batzuekin sarean lan egitea, gizartean, ekonomian eta politikan eragin handiagoa izango duten alternatibak eraikitzeko.

Ekonomia solidarioaren mugimenduaren esparruan, REAS Euskadi REAS Red de Redes izaera konfederaleko estatu-egituraren parte da, beste 15 lurralde-sarerekin eta bost sektore-sarerekin batera: AERESS (Ekonomia Sozial eta Solidarioko Berreskuratzaileen Espainiako Elkartea), Finantza Etikoen Mahaia, Unión Renovables (Energia Berriztagarrien Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Kooperatiben Batasuna), Bidezko Merkataritzaren Estatuko Koordinakundea eta Erabilera lagatzen duen etxebizitza kooperatiben taldea.

Era berean, REAS Euskadi Euskadiko ekonomia solidarioko beste erakunde sektorial batzuetako bazkidea da, hala nola Fiare Banca Etica eta Euskadiko Finantza Etikoak Elkartea finantzen eremuan, Goiener energia berriztagarrien eremuan eta Ekhilur, moneta sozial birtual baten bultzadan.

ERAGOSPEN FISKALA
SAREEN SAREA
ekaIN SAREA
EGES Euskal Gizarte Ekonomia Sarea
EKHILUR
finantzaetikoa elkartea
FIARE BANCA ÉTICA
REAS red economia solidaria

Gizarte-ekonomiako beste erakunde batzuekin batera (kooperatibismoa, lan-sozietateak, enplegu-zentro bereziak eta laneratzeko enpresak), REAS Euskadik EGESen (Gizarte Ekonomiaren Euskal Sarea) parte hartzen du.

Hirugarren Sektore Sozialaren eremuan, REAS Euskadi Ekain Sareko (Euskadiko Gizarteratzearen aldeko Sareak) eta Sareen Sareko (Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Sareak) kide da.

Era berean, REAS Euskadik beste gizarte-mugimendu eta elkarte-plataforma batzuetan parte hartzen du, hala nola Kapitalari Planton, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunean eta Eragozpen Fiskala Plataforman.

Beste erakunde batzuekin batera, REAS Euskadik erakunde publikoek bultzatutako espazioetan parte hartzen du, hala nola GEEBn (Gizarte Ekonomiaren Euskal Behatokia), To Share Behatokian, denBBora Sarean (Denboraren erabilera berriei buruzko sarea) eta Sarekin Bizkaia Ekinean.

Euskal administrazioen hainbat kontsulta-forotan ere parte hartzen du, hala nola Elkarrizketa Zibilerako Mahaian, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluan eta Gizarteratzeko Euskal Kontseiluan.

Azkenik, REAS Euskadik proiektuak garatzen ditu hainbat erakunderekin egindako lankidetza-hitzarmenen esparruan, ekonomia sozial eta solidarioaren balioak eta jardunbideak bultzatzeko eta hedatzeko. Gaur egun, nabarmentzekoa da Bilbao Ekintzarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, Ekonomia Sozial eta Solidarioko Polo bat (Ekonopoloa) abian jartzeko. Horren helburua da erreferentziazko gunea izatea ekintzailetza, merkatu soziala edo erosketa publiko arduratsua bezalako esparruetan.

Bestalde, REAS Euskadik lankidetza-hitzarmen bat du Alboan GGKEarekin, ekonomia solidarioaren inguruko ezagutza eta esperientziak partekatzeko, bai gure gizartean, herritarrak sentsibilizatzeko eta gizartea eraldatzeko hezteko ekimenak garatuz, bai nazioartean, Latinoamerikan Red Comparte-rekin lankidetzaren bidez.