Irabazi-asmorik gabeko erakundea, ETEa, autonomoa edo gizarte-ekonomiako figura desberdinetako erakundea zara, eta REAS Euskadirekin elkarlanean hasi nahi duzu nolabait? Gaur egun, 3 lankidetza-modalitate daude:

  1. Ekarpen ekonomikoa. Borondatezko ekarpen ekonomikoa egin dezakezu, nahi duzun zenbateko eta aldizkakotasunekoa, sareko jarduerak garatzeko.
  2. Lan-ekarpena. Parte-hartzea gustatzen bazaizu, lankidetzan jardun dezakezu sareko lantaldeetan parte hartuz (Merkatu Sozialeko taldea izan ezik, erakunde bazkideentzat soilik baita) edo jarduera zehatzagoei lotutako zereginetan lagunduz.
  3. Ekarpena espezietan. Eta zure aletxoa espezietan jarri nahi baduzu, sareari doako zerbitzuak eskaini ahal izango dizkiozu beti, hala nola: sarearen publizitatea zure webgunean txertatzea, guk antolatutako lankidetza-jardueretan parte hartzea, gainerako erakundeei prestakuntza ematea, etab.

Gure aldetik, sare gisa, honako zerbitzu hauek eskain diezazkizukegu, erakunde laguntzaile izatera animatzen bazara:

  • Aintzatespen publikoa gure webgunean, jarduera-txostenean edo beste komunikazio-euskarri batzuetan.
  • Zure produktuak eta zerbitzuak erakunde bazkide/laguntzaileen artean zabaltzea.
  • Informazioa: buletinak, argitalpenak, jarduerak, etab.
  • Ekonomia solidarioarekin lotutako gaiei buruzko prestakuntza egokitua.
  • Urteko topaketa batean parte hartzea.
  • Auditoria Soziala betetzeko aukera.