Auditoria soziala kudeatzailea 2020/09/11

REAS Euskadik Auditoria Sozialeko tresna bat du, bere enpresa eta erakundeei eta sare osoari aukera ematen diena beren praktiken ekarpen eraldatzailearen berri emateko, haien jarduna ebaluatzeko eta haien etengabeko hobekuntza sustatzeko. Horren bidez, bermatu nahi da enpresek eta erakundeek, bai eta haien produktu eta zerbitzuek ere, ekonomia solidarioaren berezko balioei erantzuten dietela. Horiek betetzea eta jendaurrean komunikatzea “konfiantza-zigilua” da, kontsumitzen dutenek eta enpresa eta erakunde horiekin harremanak dituztenek erabil dezaten.

Auditoria Social

New Economics Foundationek egiten duen definiziotik abiatuta, Auditoria Soziala prozesu gisa aurkezten da, erakunde bati bere “eraginkortasun soziala” eta helburuekiko duen jokabide etikoa ebaluatzeko aukera ematen diona, bere emaitza sozialak hobetzeko eta bere jarduerarekin konprometitutako pertsona guztiei horien berri emateko. Beraz, bere eragin sozial eta solidarioa neurtzeko, ebaluatzeko eta zuzentzeko tresna bat da, bere helburu eta balio sozialen arabera.

REAS Euskadik Auditoria Sozialeko online tresna bat du, sektorearen errealitatera egokitua, adierazle kuantitatibo eta kualitatiboen bidez. Adierazle horiek Ekonomia Solidarioaren Gutunaren sei printzipioen betetze-maila ebaluatzen dute, eta horiek sare osoak partekatzen dituen identitatearen eta misioaren parte dira.


Auditoria Sozialari buruzko berriak

Noticia-REAS-destacada-1

Zine-emanaldia hasi dadila!

Aurten ere, unea iritsi da, eta REAS Euskadiko erakunde kideek urteko film kolektiboa prestatu beharko dute: Auditoria Soziala.…

AS 2025_Imagen noticia

2025eko Auditoria Soziala: ekonomia sozial eta solidarioko enpresak sasoian daude

Aurten ere, Euskadiko ekonomia sozial eta solidarioko enpresek beren sasoi ona partekatzen dute Auditoria Sozialaren prozesuaren…