
Azken urteotan, gure lanean erabiltzen ditugun teknologiak nabarmen aldatzen ari dira, eta dagoeneko zutabe bat dira erakundeen eguneroko funtzionamenduan. Guztioi datorkigu burura AA sortzailearen agerpena, gure eguneroko errutinetan txertatuz doana, kontziente izan ala ez; eta egunetik egunera gehiago, nahi ala ez. Horrek inoiz itxi ez ziren eztabaida zaharrak ekartzen dizkigu bueltan (datuak eta pribatutasuna, software librea eta kode irekia, hondakin informatiko ugari sortzea) eta arazo batzuk irekitzen ditu (sarearen neutraltasuna, datu-zentroen eraikuntza masiboa…)
Saio honetan egunero erabiltzen dugun teknologia ulertu nahi dugu (ingurumen inpaktua, nork gobernatzen dituen), eta gure erakundearen azpiegitura digitalaren gaineko kontrol handiagoa izatea ahalbidetuko diguten estrategiak definitzeko espazioa eman.
Zer espero dezaket saiotik?
- Larretara itzuliko gara eta gai horietako askori testuingurua jarriko diegu. Kontua ez da azterketa sakona egitea, baina bai gai horiei buruz egin ahal izan ditugun funtsezko puntu eta galdera batzuk argitzea.
- Gure azpiegitura digitala aztertu ahal izango dugu, zer puntu izan daitezkeen arazotsuenak, non gauden seguru eta zer hobetu dezakegun ikusteko.
- Saioaren amaieran, tresna digitalen erabilera koherenteago batera hurbiltzen gaituzten estrategia eta ekintza zehatzak laburbilduko ditugu.
Datu praktikoak
📍 Formatua: Presentziala
👥 Irakaslea: Mario Cacho (Arratek Informática)
Zain gaituzu! Hemen eman dezakezu izena:


