PrESStatzen, formakuntza eta aholkularitza programa Bilbon ESSko proiektu ekintzaileentzat

WEB1-2

REAS Euskadiren ekintzailetza-arloak prESStatzen programa abiarazi du, Bilbon Ekonomia Sozial eta Solidarioko (ESS) proiektuak sortu eta martxan jartzeko.

PrESStatzen formakuntza eta aholkularitza programa bat da, proiektu kolektibo bat ekin nahi duten pertsonei, beren jarduera profesionalizatu nahi duten elkarteei eta ESSko ereduetara igaro nahi duten merkataritza-enpresei zuzendua.

Lehen edizio hau 2022ko urtarrilaren 18tik apirilaren 5era bitartean egingo da, eta bi atal ditu: lehenik formakuntza atal bat eta bigarrenik aholkularitza-laguntza ibilbide bat. 

norentzat-eus

Formakuntza eta networking saioak

Programak 9 saio teoriko-praktiko ditu, ESS trebatzeko eta ikaskuntzak zuen proiektuari aplikatu ahal izateko. Saio guztietan, lehen zatian kontzeptuak eta tresnak aurkeztuko dira, eta bigarren zatian praktikan jarriko dira.

Gainera, 2 networking-saio egingo dira tokiko ESSren ekosistemarekin nahasteko, Merkatu Sozialeko enpresa-ekimenetatik hasita eragile publiko-pribatuenganaino, zuen proiektuak sendotzeko laguntza eman ahal izango dizute.

Akonpainamendu pertsonalizatua

Proiektu bakoitzak ESSn espezializatutako tutore bat izango du. Tutore honek bere prozesua lagunduko du, aholkuak emango dizkio eta proiektuaren beharretara egokitutako ad-hoc ibilbide bat prestatuko du.

Ezagutu programa osoa hemen. Izena emateko sartu presstatzen.reaseuskadi.eus eta bidali zuen eskaera 2021eko abenduaren 17a aurretik. 

Ezagutzen duzu ESSa? Dibulgazio-saioak

ESS zer den edo ESSn nola ekin jakin nahi baduzue, baina oraindik proiektu zehatzik ez baduzue edo prESStatzen programa osoan parte hartzeko aukerarik ez baduzue, urtarrilaren 18tik martxoaren 22ra bitartean, asteartero, 10:00etatik 11:30era Bilbon egingo ditugun dibulgazio-saioetara etortzera gonbidatzen zaituztegu.

Saio bakoitzean izena eman ahal izango duzue, edukiera bete arte. Saio bakoitzerako izen-emateak 2021eko abenduaren 17ean irekiko dira eta ospatu aurreko ostiralean itxiko dira.

Irakurri gehiago saioen inguruan hemen. 

EKONOPOLOaren esparruan

Bai prESStatzen programa osoa baita dibulgazio-saioak ere, EKONOPOLO proiektuaren barruan sartzen dira. EKONOPOLOa, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Poloa, Bilbao Ekintzaren y REAS Euskadiren artean kudeatutako proiektua  da, Bilboko San Frantzisko auzoan kokatua. ESSren inguruan lan egiten duten hainbat eragilek topo egiteko eta esperientziak, proiektuak eta baliabideak partekatzeko erreferentzia-espazio bihurtu nahi du, aldi berean, ESSren beraren bozgorailu izanez.

ontziratu-eta-web
  Ekonopolo