Martxoaren 3tik apirilaren 1era, Bizitza erdigunean erakusketa Iturri Kultur Etxean izango da. Proposamen honek gogoeta egitera gonbidatzen gaitu: nola egin aurrera ekonomia eta gizarte-antolaketa eredua bizitza eta zaintzak erdigunean jarriko dituen norabidean?

REAS Euskadik eta Las Aldaik (Komunikazio Kontzientea eta Diseinu Soziala) sustatutako ekimen honek 2020an argitaratutako Ekonomia solidario baterako hiztegi feminista du oinarri. Ilustrazioen eta hiztegi sonoro baten bidez, ekonomia solidarioko funtsezko kontzeptuak ikuspegi feministatik ulertzeko ibilbide audiobisuala proposatzen du.
📅 Inaugurazioa: Martxoaren 3an, 18:00etan, Iturri Kultur Etxean (Elizburu kalea 18, Elorrio).
🕒 Bisita ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9.30etatik 20.00etara.
✨ Tailerrak eta bisita gidatuak
Udalak erakusketaren edukia sakontzeko jarduerak antolatu ditu:
- Gaztelaniaz: Martxoaren 3an 18.00etatik 20.00etara.
- Euskaraz: Martxoaren 10ean 18.00etatik 20.00etara.
📩 Informazio gehiago eta izen-ematea:
📧 iturri@elorrio.eus | ☎ 946 032 032