Kategoriak
elkarlanak

Deskargatzeko prest dago Ekonomia Soziala eta Solidarioa Lanbide Heziketan txertatzeko hezkuntza-materiala. Lanbide Heziketako zikloeei zuzendutakoa, hurbilketa teoriko txiki bat eskaini nahi die irakasleei, ekonomia egiteko beste modu batzuk ezagutzeko

Materiala Alboan eta REAS Euskadik egin du, Egibiderekin, Somorrostro Prestakuntza Zentroarekin, Peñascal Kooperatibarekin eta Fe eta Alegría El Salvadorrekin elkarlanean. Bi koadernotxoz osatuta dago:

  • Irakasleei zuzendutako koaderno teoriko bat, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren hurbilketa teoriko labur bat eta terminoen glosategi txiki bat dituena.
  • Jardueren gida bat, Enpresa eta Ekimen Sortzailea moduluko ikasleei zuzendua. Koadernotxo hau enpresa-planaren urratsen inguruan egituratzen da, moduluaren berezko curriculum-edukiak eta ekonomia sozial eta solidarioarenak landu ahal izateko.