Kategoriak
Ekonomia Solidarioa eta Feminista elkarlanak REAS Euskadi

Argitalpen honen izenburuak adierazten duen bezala, pista batzuk eman nahi ditugu, ekonomia lantzeko modu jasangarrien aldeko apustua egiten duten enpresa eta erakundeek aurrera egin dezaten genero-ekitatearen aldeko antolakuntza-eraldaketako prozesuetan.

Material honetan jasotako galderak eta proposamenak funtsezko ekarpenak dira ALBOANek eta REAS Euskadik sortutako hausnarketa eta diskurtsorako, pentsatzeko eta enpresa egiteko eredu berrien inguruan, proiektu honen esparruan “Ikaszabaltzen II-Ezagutza eta diskurtso kritikoa sortu, Latinoamerikako eta Euskadiko ekimen ekonomiko solidario, sozial eta feministen praktikatik abiatuta”.

Analisiaren dimentsioak eta kategoriak eraikitzeko, “Tamainak garrantzia duelako erakunde bizigarrien eraikuntzan” prozesuan erabilitako kategoriak hartu ditugu erreferentziatzat. Prozesu hori, equipare, Colaborabora, Colectiva XXK eta REAS Euskadik dinamizatu zuten. Hemendik gure esker ona erakunde horiei.

Espero dugu material hau erabilgarria izatea eta gero eta erakunde gehiagori laguntzea beren eraldaketa-prozesuetan.

Equidad de genero