Kategoriak
Ekonomia Solidarioa eta Feminista

“Ekonomia solidarioa: pertsonen zerbitzura”, martxoaren 22tik martxoaren 28ra, emitituko den eitb-n spot-a.

REAS Euskadik parte hartu du eta irudiak sareko bazkide diren erakundeei dagozkie.

Sareen Sareak akordioa du Eusko Jaurlaritzarekin eta EITBrekin, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala osatzen duten esparruen eta erakundeen aniztasunarekin lotutako iragarkiak emateko. Lan horren barruan, martxoaren 22tik (astelehena) 28ra (igandea), ekonomia sozial eta solidarioa ardatz duen hurrengo iragarkia ematen hasiko dira.

Telebistako bi kateetan eta EITB taldeko irratietan emitituko da; gainera, bannerrak argitaratuko dira eitb.eus webgunean.