Ekonomia Solidarioaren Paperak aldizkariaren hirugarren ale honetan autokudeaketari eta kooperatibismoari buruzko zenbait gogoetaren berri eman nahi ditugu, krisi garaian sortutako langileen autokudeaketan oinarritutako esperientzia ekonomiko zehatzen argitan.

Lehenengo artikuluan, Jordi García Janék autokudeaketa eta kooperatibismoa kontzeptuak berrikusiko ditu, ekonomia solidariotik abiatuta. Ondoren, Andrés Ruggerik Argentinan langileek berreskuratutako 200 enpresaren baino gehiagoren balantzea egingo du. Horretarako, beste iturri batzuetan oinarrituko da, hain zuzen ere, Berreskuratutako enpresen hirugarren azterketaren txostenak emandako datuetan. Eta, azkenik, Ana Iamettik Argentinan berreskuratutako enpresen esperientziak aztertuko ditu, kontuan hartuta ekonomia solidarioaren alorrean duten jarduna eta enpresa horiek ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dituzten ingurunearekin eta komunitateekin duten konpromisoa.

Lan honen ekarpen nagusia, gure ustez, krisi garaian sortu eta sektoreko zailtasunak gorabehera beste ikuspegi batekin eta beste printzipio batzuekin martxan jarraitzen duten esperientzia ekonomiko errealei buruzko informazio eguneratua ematea da.