Gidaliburu honen xedea da prozesu eta produktu ekologikoen eta 0 kilometroko produktuen kontratazio publikoan, gizarte- eta ingurumen-erantzukizuneko irizpideak txerta daitezen proposatzea eta erraztea, ingurumen-onura nabarmena sustatuz.

Era didaktikoan azaltzen dira kontratu publikoei buruzko legeriak eskaintzen dituen aukerak, kontratazio-agirietan sar daitezkeen berme tekniko eta legal guztiak dituen klausula bat proposatzeko, prozedura arautu bat planteatuz, azterketa juridiko bat eginez eta hainbat adibide erakutsiz.

Gure planetak jasaten duen krisi ekologiko larria dela eta, ingurumen- eta ekologia-irizpideak kontratazio publikoan sartzea ez litzateke aukera bat izan behar, betebehar nabarmen eta lehentasunezkoa baizik.

Horregatik, REAS Euskadik, gida hau argitaratzean, administrazio publikoei proposatzen die ingurumen-erantzukizuneko irizpide horiek sar ditzatela beren obrak, zerbitzuak eta hornidurak dauden aukera tekniko eta juridikoen arabera kontratatzeko orduan.