REAS Euskadik, Merkatu Soziala bultzatuz, harreman ekonomikoak ulertzeko eta ezartzeko modu berri bat proposatzen du: bidezkoagoa, inklusiboagoa, demokratikoagoa, feministagoa eta ekologikoagoa. Esparru horretan, gida erraz bat egin dugu zaintzak eta, oro har, ikuspegi feminista Merkatu Sozialaren kontzepzioan eta praktikan txertatzeko. Laborantza-eskuliburu honek zenbait tresna proposatzen ditu parte hartzen duten erakundeak eredu bizigarriagoetara eta jasangarriagoetara bidera daitezen.

Material hori Ekonomia solidarioaren VII. Azokan aurkeztu da, 2020ko azaroaren 27tik abenduaren 18ra bitartean. https://www.youtube.com/watch?v=_L6WGZfSdbg

Materiala:  EUSKERA