Agroekologia eta lurraldea kudeatzailea 2022/03/07

Azken urteotan, REAS Euskadin agroekologiarekin, elikadurarekin edo landa-garapenarekin lotutako hainbat ekimen sartu dira. Bestalde, gero eta beharrezkoagoak dira alternatiba ekonomikoak eraikitzeko ekarpenak, elikadura-subiranotasunaren eta agroekologiaren esparruetatik eta mugimenduetatik aurkezten direnak, eta trantsizio ekologikoari eta landa-ingurune biziari lotutako garapen alternatiboko estrategiekin lotzen direnak.

reas-euskadi-agroecologia

Ikuspegi horretatik, REAS Euskadik honako helburu hauek ditu lan-eremu horretan:

  • Elikadura-subiranotasunaren, agroekologiaren edo landa-garapen alternatiboaren proposamenak REAS Euskadiren lanean sartzea, ekonomia sozial eta solidarioaren edukiei dagokienez.
  • Sektore hori hazteko estrategia kolektiboak identifikatzea, sarean erakunde berriak sartuz, esparru horretako ekimenen arteko lankidetza-praktikak sustatuz, merkatu sozialaren esparruan sektore horretako produktuen barne-kontsumo handiagoa sortuz, praktika kooperatiboak planteatuz merkaturatzea, banaketa eta kontsumoa bezalako esparruetan, etab.

Kontua da, beraz, eremu horretan REAS Euskadiren politika zehatza sustatzeko gune bat garatzea, esperientziak partekatzea, lankidetzako ekimenak dinamizatzea, politika publikoen eremuan elkarrizketa bat garatzeko proposamenak identifikatzea eta gai horri buruz sentsibilizatzea, bai barruan bai kanpoan.


Elikadura Subiraniaren buruzko berriak

Elikatu ala jan (1)

REAS Euskadin elikadurarako eskubide kolektiboaren alde egiten dugu

Azaro hau hitzorduz betetako hilabetea izaten ari da. Badirudi egia dela urteko azken hiruhilekoan dena gertatzen dela dioten…

oppo_0

Ekonopoloak ateak ireki zizkion GSA – Elikadura, osasun eta justizia sozialerako elkartasunaren munduko aliantzaren batzarrari

Azaroaren 13an, Ekonopoloak ateak ireki zizkion GSA – Elikadura, osasun eta justizia sozialerako elkartasunaren munduko…