Ekonomia Sozial eta Solidarioko (ESS) eredu batetik ekin nahi duten proiektu kolektiboei formakuntza eta aholkularitza ematen diegu doan

NORENTZAT?

2023 programa

Jada amaitu dugu bigarren edizioa, 2023ko urtarrilaren 24tik maitzaren 30era bitartean egingo duguna, Ekonopoloan, Bilbon. Programak honakoa izan du:

  • 33 ordu formakuntza eta networking saioetan.
  • Neurrira emandako aholkularitza: 21 orduko ibilbide pertsonalizatua.

Programari buruzko informazio guztia hemen.
Programa osoan sartu ez direnentzat, baina formakuntza batzuetan parte hartu nahi izan dutenentzat saio irekiak izan ditugu. Gainera, unean uneko aholkularitza eska dezakezue urte osoan zehar (informazio gehiago behean).

Zergatik ekin ESSan? Zer da prESStatzen?
Sarekin Week 2021ean egindako hitzaldia

Ezagutu aurreko edizioetan parte hartu duten proiektuak

2 edizio izan ditugu dagoeneko prESStatzen programan!
Bai aurtengo programa baita iazkoa ere sektore eta adin aniztasunagatik nabarmendu dira. Edizio hauen barruan aipatzekoa da emakume ekintzaileen kopurua. Gainera, proiektuen portzentai nabarmen bat migratzaileek bultzatutakoak izan dira. Ekiten ari ziren sektoreei dagokienez, denetarik izan dugu: esporten sektoretik komunikaziora, esparru artistikoarekin lotutako proiektuak, elikadura eta zero hondakinei lotutako iniziatibak, ehungintza alternatibak, zerbitzu juridikoak etab.

Aurreko edizio eta proiektu partaideei buruzko informazio gehiago:

Aholkularitza zerbitzu puntuala

Ekiten ari zara eta ESSren hainbat finantzaketa-iturri ezagutu nahi dituzu? Edo zure negozio-eredua kontrastatu nahi duzu? Interesatzen zaizu ESSen balizko hornitzaileak ezagutzea? Proposatzen al duzu forma juridikoa aldatzea? Ekonopoloan, ekintzaileentzako eta ESS erakundeentzako unean uneko aholkularitza-zerbitzua dugu. Idatz iezaguzu presstatzen@reaseuskadi.eus helbidera zure proiektua eta zure beharra edo kontsulta azalduz.

EMAN IZENA PRESSTATZEN ETA SENDOTZEN 2023 SAIO IREKIETAN (ITXITA)

Jakin nahi baduzue zer den ESS edo nola ekin ESSan, baina oraindik ez baduzue proiektu zehatzik edo ezin baduzue parte hartu PrESStatzen programa osoan, urtarrilaren 24tik martxoaren 28ra bitartean, 10:00etatik 11:30era, Bilbon, aurrez aurre egingo ditugun saio irekietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Gainera, Sendotzen programa paraleloaren 3 saio ere irekita daude, ESS enpresak sendotzeko. Saio hauek otsailaren 14tik apirilaren 18ra izango dira, 10: 00etatik 13: 30era, Bilbon, aurrez aurre.

Saio bakoitzean eman ahal izango da izena, edukiera bete arte.

Urtarrilak 24EKONOMIA SOZIAL ETA SOLIDARIOAN EKITEN
Izen ematea urtarrilak 23ra arte
Urtarrilak 31NEGOZIO-EREDUA EGOKITUZ: CANVAS SOZIALA ETA GJH-EN TXERTATZEA
Izen ematea urtarrilak 27ra arte
Otsailak 7ERAKUNDE BIZIGARRIAK: IKUSPEGI EZ-PATRIARKALETATIK ERAIKITAKO ERAKUNDE EREDUAK
Izen ematea otsailak 3ra arte
Otsailak 14EKONOMIA- ETA FINANTZA- PROPOSAMENA BERRIKUSTEN (2)
Sendotzen
programako formakuntza
Izen ematea otsailak 13ra arte
Otsailak 28MARKETIN PLAN JASANGARRI ETA EKOLOGIKOA
Izen ematea otsailak 24ra arte
Martxoak 7IRISGARRITASUN UNIBERTSALA
Izen ematea martxoak 3ra arte
Martxoak 21LAN-HARREMAN IRAUNKORRAK GARATZEN
Sendotzen
programako formakuntza
Izen ematea martxoak 17ra arte
Martxoak 28JANTZI JURIDIKOA: ESS ERAKUNE BAT ERATZEKO EREDUAK ETA IZAPIDEAK
Izen ematea martxoak 24ra arte
Apirilak 18ANIZTASUNA ESS-KO ERAKUNDEETAN
Sendotzen
programako formakuntza
Izen ematea apirilak 14ra arte

Dokumentuak

Antolatzaileak

Parte-hartzaileak