Kategoriak
Prestakuntza eta sentsibilizazioa REAS Euskadi

Urriaren 14tik 16ra, Donostian, Euskadiko Lanbide Heziketak antolatutako Laneko Prestakuntza eta Orientabideari buruzko Biltzarra egin zen. Kongresua Lanbide Heziketako LPO eta EIEko irakasleei zuzenduta egon da, eta hainbat jardunalditan ezagutzak, proiektuak eta esperientziak partekatu dira espezialitateko ikaskideen artean.

Emandako tailerren artean, urriaren 15ean, REAS Euskadiren kolaboratzaile den Saioa Bacigalupek, REAS Euskadik eta eta Sorkinek egindako “Ekonomia solidarioa: Ekonomia eraldatzea gure mundua eraldatzeko” gida didaktikoa aurkeztu zuen. Tailerrean, Estatuko hainbat erkidegotako irakasle talde batek parte hartu zuen, eta zenbait jarduera ikasgelara eramateko proposamena egin zen.

Ikasgelan pentsamendu kritikoa sortzearen eta Ekonomia Solidarioak proposatzen dituen alternatibak ikusaraztearen garrantzia azpimarratu zen, hezkuntza araututik ere gizarte justuagoa sustatzeko.