Modu ezberdin batean ekin nahi duzue? REAS Euskadi 2022/11/09

Modu ezberdin batean ekin nahi duzue?

PrESStatzen, proiektu kolektibo bat ekin nahi duten pertsonei, beren jarduera profesionalizatu nahi duten elkarteei eta Ekonomia Sozial Solidarioko (ESS) ereduetara igaro nahi duten merkataritza-enpresei zuzendutako programa da. 

presstatzen2023.whatsapp-telegram-1

Bigarren edizio hau 2023ko urtarrilaren 24tik maitzaren 30era bitartean egingo da, Ekonopoloan, Bilbon.

Formakuntza eta networking saioak 

Programak 9 saio teoriko-praktiko ditu, ESSn trebatzeko eta ikaskuntzak ekintzailetza proiektuan aplikatzeko. Saio bakoitzaren lehen zatian kontzeptuak eta tresnak aurkeztuko dira, eta bigarrenean praktikan jarriko dira.

Gainera, 2 networking-saio egingo dira tokiko ESSren ekosistemarekin saretzeko, Merkatu Sozialaren parte diren enpresa-ekimenetatik hasi eta ekintzailetza sustatzen duten eragile publiko-pribatuetara.

Neurrira egindako aholkularitza

Parte hartzen duen proiektu bakoitzak ESSn espezializatutako tutore bat izango du, beren prozesuan lagunduko diena, aholkuak emanez eta ekimenaren beharretara egokitutako ad-hoc ibilbide bat prestatuz.

Informazio gehiago presstatzen.reaseuskadi.eus webgunean. 

prESStatzen-taldea-2022-edizioa_TXURIBELTZ

1. edizioan parte hartutako proiektuak

Iazko programa sektore eta adin aniztasunagatik nabarmendu zen. Edizio honen barruan, aipatzekoa da emakume ekintzaileen kopurua, proiektuen %77a neskek sustatutakoak baiziren. Gainera, proiektuen %30a migratzaileek bultzatutakoak ziren.

Aurreko edizioari buruzko informazio gehiago hemen.

banner presstatzen EUS