prESStatzen deialdi berria: balioak dituzten ekintzaileei laguntzeko programa Blanca Boix 2023/11/07

prESStatzen deialdi berria: balioak dituzten ekintzaileei laguntzeko programa

prESStatzen programaren 3. Edizioan parte hartzeko izen ematea ireki dugu, Ekonomia Sozial eta Solidarioko proiektuak sortu eta martxan jartzeko

presstatzen-2024-noticia-eus-cas2

PrESStatzen proiektu kolektibo bat ekin nahi duten pertsonei, beren jarduera profesionalizatu nahi duten elkarteei eta Ekonomia Sozial Solidarioko (ESS) ereduetara igaro nahi duten merkataritza-enpresei zuzendutako programa da.

Hirugarren edizio hau 2024ko otsailaren 6tik maitzaren 30era bitartean egingo da, Ekonopoloan, Bilbon.

Formakuntza eta networking saioak

Programak 9 saio teoriko-praktiko ditu, ESSn trebatzeko eta ikaskuntzak ekintzailetza proiektuan aplikatzeko. Saio bakoitzaren lehen zatian kontzeptuak eta tresnak aurkeztuko dira, eta bigarrenean praktikan jarriko dira.

Gainera, 2 networking-saio egingo dira tokiko ESSren ekosistemarekin saretzeko, Merkatu Sozialaren parte diren enpresa-ekimenetatik hasi eta ekintzailetza sustatzen duten eragile publiko-pribatuetara.

Neurrira egindako aholkularitza

Parte hartzen duen proiektu bakoitzak ESSn espezializatutako tutore bat izango du, beren prozesuan lagunduko diena, aholkularitza emanez eta ekimenaren beharretara egokitutako ad-hoc ibilbide bat prestatuz.

Informazio gehiago presstatzen.reaseuskadi.eus webgunean.

Aurreko edizioetan parte hartutako proiektuak

edicion-anterior-presstatzen

Aurreko edizioak sektore eta adin aniztasunagatik nabarmendu ziren.

Aipatzekoa da emakume ekintzaileen kopurua, proiektuen %70a baina gehiago neskek sustatutakoak izan baitira.

Proiektuen %30a baina gehiago migratzaileek bultzatu dute. 2023 eta 2022 edizioei buruzko informazio gehiago.

Xahutzerik gabeko elikaduraren proiektuetatik mugikortasun iraunkorrera, ikuspegi soziala eta osasun inklusiboa duten komunikazio-ekimenak pasatuz hainbat sektoreetako ekimenak parte hartu dute. Hezkuntza eta esku-hartze sozialeko, kultur industria sortzaileko, moda iraunkorreko eta pedagogiako proiektuak ere izan ditugu, besteak beste.