Kategoriak
Ekintzailetza REAS Euskadi

REAS Euskadik GSEFen V. edizioan parte hartuko du, Mexiko Hirian, 2021eko urriaren 4tik 8ra bitartean. Sareak aurrez aurre aurkeztuko du Ekonopolo Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Poloa, Biboko Udalak eta REAS Euskadik bultzatuta. Sareari lotutako beste bi ekimen, Ekhilur eta Finantzaz Haratago, birtualki aurkeztuko dira.

Ekonomia Sozialaren Foro Globala (GSEF, ingelesez) ekonomia sozial eta ekonomia solidarioaren munduko sare bat da, tokiko gobernuak, ekonomia sozialaren eta ekonomia solidarioaren erakundeak (ESS) eta arlo honetan interesa duten ikertzaile zein gizarte-eragileak biltzen dituena, zeinek, oro har, ESSa mundu justuagoa eta iraunkorragoa eraikitzeko tresna gisa sustatzen dutenak.

Aurtengo GSEFa tokiko gobernuak eta ekonomia soziala izango ditu ardatz, ekonomia berde eta inklusibo baterako ibilbideak sortzea bilatuz. Hasiera batean 2020rako pentsatuta zegoen edizio honek aurreko urtean egindako saio birtualetan jasotako ideiak biltzen ditu: Gazteen Topaketa bat, hamabi Webinar eta Foro Global Birtual bat. Foroaren galdera gidaria honako hau izango da: zein izan beharko lukete pertsonen, gobernuen, taldeen, gizarteen eta herrialdeen ekintzak edo estrategiak mundu hobea eta inklusiboagoa lortzeko? Zer funtsezko ekintza bultzatu behar dira tokiko esparrutik?

5 azpigai ezarri dira egun bakoitzerako. Foroa astelehenean hasiko da, komunitate inklusibo bat nola eraiki eta berreraiki gogoetarekin. Asteartean, ESSren hezkuntza, ikaskuntza eta ikerketaren inguruan eztabaidatuko da. Asteazkenean, ESSak eraldaketa ekologikoari egiten dion ekarpenean jarriko da arreta. Ostegunean, finantza sozial eta solidarioen mekanismoen txanda izango da. Ostiralean Foroari amaiera emateko tokiko eta nazioarteko aliantzen inguruan jorratuko da.

Azken egun horretan aurkeztuko du REAS Euskadik Ekonopolo esperientzia, “Tokiko aliantzen esperientzia arrakastatsuak” hitzaldian. Ekonopolo, Ekonomia Sozial eta Solidarioko Poloa, Bilbao Ekintzak eta REAS Euskadik elkarrekin sortutako proiektua da, Bilboko San Frantzisko auzoan kokatua. ESSaren inguruan lan egiten duten hainbat eragilek topo egiteko eta esperientziak, proiektuak zein baliabideak partekatzeko erreferentzia-espazio bihurtu nahi du, aldi berean, ESSren bozgorailu izanez. Bereziki, ESSan ekintzailetza-programa bat bultzatuz, Erosketa Publiko Arduratsua sustatuz eta herritarrak ESSaren Merkatu Sozialera hurbilduz hasi du bere ibilbidea proiektuak.

Ekimen horretaz gain, REAS Euskadiko erakundeen beste bi proiektu ere ezagutzera emango dira, GSEFan parte hartzeko aukeratuak izan direnak: Ekhilur eta Finantzaz Haratago. Ekhilur “Garapen solidarioa aurrezki eta kreditu komunitarioen bidez” hitzaldiaren parte hartzeetako bat izango da. Finantzaz Haratagok RedEFES sarearekin batera parte hartuko du “Berrikuntza eta eraldaketa sozialerako ikaskuntza” aurkezpenarekin.

Hego Amerikan egingo den lehen edizioa izango da eta 50 herrialde eta 70 jarduera baino gehiagoren parte-hartzea espero da. Formatu bimodalean egingo da, bai aurrez aurre, baita birtualki ere. Modu birtualean jarraitzeko, formulario hau bete behar da.

Ponentziak eta ordutegiak: 

REAS EuskadiTokiko aliantzen esperientzia arrakastatsuakUrriak 817:45 – 19:15 (EUS) 
10:45 – 12:15 (MEX)
EkhilurGarapen solidarioa aurrezki eta kreditu komunitarioen bidezUrriak 717:45 – 1915 (EUS)
10:45 – 12:15 (MEX)
Finantzaz HaratagoBerrikuntzarako eta gizarte-eraldaketarako ikaskuntzaUrriak 511:00 – 12:30 (EUS)
04:00 – 05:30 (MEX)

Programa osoa hemen dago eskugarri.