2023/06/29
Kategoriak
Ekintzailetza REAS Euskadi

Sendotzen prestakuntza- eta aholkularitza-programa bat da, negozioak indartu nahi dituzten ESSko enpresa eta erakundeei zuzendua. 

PrESStatzen programaren osagarri -ESSaren proiektu ekintzaileak sortzeko eta abian jartzeko programa- ekimen berriek enpresa-ibilbideko lehen urteetan dituzten beharrei erantzuteko sortu zen. 

Programa sei hileko moduluetan banatzen da, eta enpresek gehienez 3 modulutan parte har dezakete (gehienez urte eta erdiko iraupena izango duelarik). Modulu bakoitzak formakuntza- eta networking-saioak izango ditu, baita aholkularitza pertsonalizatua ere. 

Lehenengo modulua 2023ko urriaren 3tik 2024ko urtarrilaren 15era bitartean egingo da. 

Neurrira egindako laguntza 

Parte hartzen duen erakunde bakoitzak ESSan espezializatutako tutore bat izango du. Tutore honek bere prozesuan lagunduko dio, aholkularitza emanez eta enpresaren beharretara egokitutako ad-hoc ibilbidea bat prestatuz. Modulu bakoitzeko 4 aholkularitza-ordu egingo dira, eta hauetan eta hauetan jarraipena egingo zaie arlo ekonomiko-finantzarioari eta erakundearen beharrizan espezifikoei hiruhilekoko itxiera bakoitzean. 

Formakuntza- eta networking-saioak 

Edizio berri honetan, hasieran intentsiboagoa den eta modulu bakoitzean murrizten doan ibilbidea proposatzen dugu. Lehen moduluak 3 formakuntza-saio teoriko-praktiko ditu, ESSko ekimenak sendotzeko funtsezko arloetan zentratuak. Gai hauek landuko dira: 

  • Denboraren kudeaketa modu bizigarrian 
  • Kontrol ekonomiko-finantzariorako tresnak 
  • Salmenta-estrategiaren garapena 

Bigarren moduluak 2 formakuntza izango ditu, eta azken moduluan formakuntza bakarra egingo da. 

Gainera, modulu bakoitzean networking-saioak egingo dira tokiko ESSaren ekosistemarekin saretzeko, Merkatu Sozialeko enpresa-ekimen finkatuetatik hasi eta eragile publiko-pribatuetaraino.  

Lehenengo moduluan, honako hauek jorratuko dira: 

  • Emozioen kudeaketa proiektu kolektiboetan 
  • ESSko esperientziak: Sendotzen programaren 1. edizioan parte hartu duten erakundeen aurkezpena eta lankidetza sustatzeko dinamikak 

Programari buruzko informazio gehiago hemen. Eskaerak 2023ko uztailaren 3tik irailaren 15era arte egongo dira zabalik.

Ezagutu 1. edizioan parte hartu duten erakundeak 

2022ko urritik ESSko 10 enpresa daude Sendotzen programan parte hartzen. Dagoeneko 2 modulu egin dituzte, eta abenduan amaituko dute beren ibilbidea, gaitasun ezberdinak indartuta. 

Hainbat sektoretako erakundeak ari dira parte hartzen, hala nola ESS ordainketa-sistema bat, komunikabide alternatibo bat eta ikuspegi feministako komunikazio-agentzia bat, zeramika-laborategi bat eta ESS produktuen online denda bat. Era berean, nazioarteko migrazioei lotutako aholkularitza-enpresa batek, hirugarren adinekoei zuzendutako gizarte-zerbitzuetako erakunde batek, okindegi-gozotegi batek eta ikaskuntzako lankidetza-sare batek ere parte hartzen dute. 

Ezagutu gehiago parte-hartzaileei buruz hemen

EKONOPOLOaren esparruan 

Sendotzen programa Bilbao Ekintzak eta REAS Euskadik bultzatutako EKONOPOLO Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Poloaren barruan kokatzen dira.