2024/03/13
Kategoriak
Ekintzailetza REAS Euskadi sareak eta mugimenduak

El Tuboko zalapartaren, erromatar iragan baten oroitzapenen, Pilarreko basilika ospetsuaren eta Ebro ibaiaren artean, Aragoiko hiriburua ekonomia sozial eta solidarioaren ekimen ugariren sorlekua ere bada. REAS Euskadi eta Ekonopoloa, Polo Kooperatiboen Sareko kide berri gisa, horiek ezagutzera joan gara.

Otsailaren 19tik 21era, Bartzelonako (Grupo ECOS, Celobert, l’Apòstrof eta Coop Halal), Madrilgo (Tangente, Jubilares, Otro Tiempo eta Germinando), Castellóko (Tranversal), Irungo (BdsKoop eta Badoa) eta Bilboko (Ekonopolo, REAS Euskadi y Wikitoki) polo eta kooperatiba batzuek Polo Kooperatiboen Sarearen (RPC) laugarren egoitzan parte hartu dugu, Zaragozan. RPC proiektu kolektibo bat da, Lan eta Ekonomia Sozialaren Ministerioak finantzatzen duen Ekonomia Sozialaren eta Zainketen Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan. Iaz sortu zen sarea, estatu mailan kooperatibismoa indartzeko helburuarekin.

Gure anfitrioiak La Veloz Taldea eta Nabatako bazkideak izan dira. Gogo handiz hartu gintuzten eta ekonomia sozial eta solidarioaren ekimen ugari aurkeztu zizkiguten Zaragozan eta inguruetan. Kronika honetan, Aragoi kooperatibistena ezagutzeko balio izan digun egonaldi aberasgarri baten laburpena duzue.

Grazias por a vuestra acullida y dica luego

Apostrofeko lankideen testu egokitua: Crònica d’una visita a la Saragossa cooperativista amb la Xarxa de Pols Cooperatius – Grupecos