Kategoriak
Bestelakoak Erakunde bazkideak

“Solo son peces” 2021eko martxoaren 6an Malagan egingo den Goya sarien 35. edizioan film labur dokumental onenaren saria jaso dezake, eta dagoeneko hainbat sari eta errekonozimendu jaso ditu.

Ana Sernak eta Paula Iglesiasek zuzendutako lana da, eta Al Borde Filmsek produzitu du. Biak Kooperatiba horretako bazkide dira, eta Al Borde Films, REAS Euskadiko entitate kidea da.

Solo son peces” 2021eko martxoaren 6an Malagan egingo den Goya sarien 35. edizioan film labur dokumental onenaren saria jaso dezake, eta dagoeneko hainbat sari eta errekonozimendu jaso ditu.

Arabako SEADen Lagunen Elkartean sortutako proiektua da, eta honela aurkezten da:

“Sahararrek, Tindufen (Aljeria) dauden kanpamenduetan errefuxiatuta, 45 urte daramatzate basamortuan, bizi-baldintza gogorrei aurre egiten, baliabideen eskasiak eta nazioarteko laguntzaren mendekotasunak larriagotuta. Hala ere, saharar herria baliabide natural ugari dituen lurralde batetik dator, ur-erreserbak eta arrantzaleku garrantzitsua duen kostalde batetik. Itsasorik gabe geratu arren, sahararrek beste behin ere erakutsi dute gainditzeko eta erresistitzeko gaitasuna dutela, hamadan (basamortuan) arrain-haztegi bat martxan jarriz. Udan 50 gradu zentigradu izatera irits daiteke eta hondar ekaitzek arrainak gaueko hotzetik babesten dituen negutegia suntsitzen dute.

Teslem (32), Dahba (33) eta Jadija (30) Aljeria hegoaldeko errefuxiatu sahararren kanpamentuetan jaiotako hiru emakume dira. Iparraldera joan ziren ikastera eta kanpamenduetara itzuli ziren. Orain arrain-haztegian lan egiten dute. Inoiz egon ez diren lurraldera itzuli nahi dute, itsasoarekin, arrainek bezala “.

REAS Euskadik zorionak ematen dizkie Ana eta Paulari egindako lanagatik, eta izendapen horrekin onenak opa dizkiegu.

solo son peces
“Solo son peces” dokumentala