Zaintzak eta bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jarriko dituen ekonomiaren alde.

Joan den asteazkenean, martxoaren 17an, REAS Euskadik agerraldia egin zuen Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Justiziaren Batzordean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen aldaketari ekarpenak egiteko.

Comision Derechos Humanos Igualdad y Justicia - REAS Euskadi

Ekarpen horien edukia modu kolektiboan landu da ekoSolFem taldearen esparruan. Talde horrek proposamen feminista lantzen du sarearen barruan. Ildo horretan, agerraldi honetan egin ditugun ekarpen eta gogoeta askok lege honen mugak gainditzen dituzte, eta, batzuetan, baita Eusko Legebiltzarraren legegintza-gaitasuna ere. Hala ere, garrantzitsua iruditzen zitzaigun aukera hori baliatzea haiek aipatzeko; izan ere, lege honek balio du berrikusi beharreko beste lege eta plan batzuetan genero-ikuspegia txertatzeko eta zeharkakoak diren bi gairi aurre egin behar dieten prozesuak bultzatzeko: emakumeen eta gizonen arteko ekitatea eta indarkeria matxistak.

REAS Euskadik dokumentu bat prestatu du batzorde horretan ordezkaritza duten legebiltzar-talde guztiei gure proposamenak helarazteko, eta orain herritarren artean zabaldu nahi dugu.