2024/11/07
Kategoriak
Bestelakoak REAS Euskadi

Uda ondoren, eguzkitako betaurrekoak erantzi eta ikusteko betaurrekoak jarri genituen. Oraingoan, Zuretzat, zer da ESS? kanpaina abian jartzeko, ESSren balioak agerian jartzeko helburuarekin.

Gidatzen gaituzten 6 oinarri dira, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Printzipioen Gutunean jasotakoak. Gutunak 1995ean izan zuen lehen edizioa, eta 2000. eta 2011. urteetan berrikusi zen.

2022an, edukiak eguneratu egin ziren, bai tokiko testuinguruetan nahiz globaletan gertatuko aldaketengatik, norabide ona gal ez dezagun. 

Bertsio berri honetan, feminismoaren eta ekologismoaren zeharkako begiradak nabarmentzen dira, sistema ekozida eta matxista batek sortzen dituen erronkei erantzuna ematen dietenak, bizitzaren iraunkortasuna arriskuan jartzen duten erronka ekosozialak.

Beharrezkoa ikusten dugu gure Kartaren printzipioak ikusarazten jarraitzea, iparrorratz gisa funtzionatzen baitu gure egungo eredua birpentsatzeko eta alternatiba ekonomiko jasangarriak eraikitzea ahalbidetuko diguten aliantzak sortzeko orduan.

6 printzipio horiek, ESSren ikuspegia bideratzeaz gain, gure sareko erakundeen praktika gidatzen dute, baita beste gizarte-eragile batzuekin dituzten harremanak ere.

Gure erakundeak lanean ari dira gure gutunaren printzipioak beren eguneroko zereginetan aplikatzeko. Aurreko Bazkide Egunaz baliatu egin ginen sei protagonistaren irudia lortzeko. REAS Euskadiko hainbat erakundetako kideak dira, eta gure printzipio bakoitzari aurpegia eta gorputza jartzen lagundu digute: ekitatea, lan duina, jasangarritasun ekologikoa, lankidetza, aberastasunaren bidezko banaketa eta ingurunearekiko konpromisoa.

ESS balioak ezagutzeak ahalbidetzen du edozein pertsona, kolektibo, enpresa edo erakunde publiko animatzea bere jardueran eta egunerokoan txertatzera. Horrela, guztiontzako etorkizun iraunkorrago batera hurbiltzen gaituzten espazio eta harreman anitzagoak sortzen laguntzen dugu.

Konpromiso horiek erakunde guzti-guztiek hartzen ditugu, eta auditoria sozialari buruzko kanpainen bidez ebaluatzen ditugu.

Guk argi ikusten dugu, eta zuretzat, zer da ESS?