2022/01/31
Kategoriak
Ekintzailetza Erakunde bazkideak REAS Euskadi

Joan den urtarrilaren 18an hasi genuen prESStatzen, Ekonomia Sozial eta Solidarioan (ESS) ekitea helburu duten proiektu kolektiboentzako formakuntza eta aholkularitza programa Bilbon

PrESStatzen programaren lehen edizioa abian da, hautatutako 10 proiektuen eta ekintzailetzan zein ESSan interesa duten pertsonen partaidetzarekin. Prozesuan zehar, parte-hartzaileak beren enpresa-proiektuak ESSaren printzipioetatik garatzeko eta negozio-ideiak probatzeko beharrezkoak diren gaitasunetan trebatuko dira.

Lehen formakuntza-saioak

9 saio teoriko-praktiko diseinatu ditugu. Lehenengo zatian, jende guztiarentzat irekia, kontzeptuak eta tresnak aurkezten ditugu, eta bigarrenean, berriz, hautatutako 10 proiektuetarako soilik, ikaskuntza horiek beren negozio-proposamenetan aplikatzen ditugu.

Urtarrilaren 18an ireki genuen programa, Ekonomia Solidarioaren esparru teorikoa eta haren printzipioak azaltzeko saio batekin. Formakuntzan ESSan ekiteko berezitasunak, abantailak eta modalitateak aurkeztu ziren.

Urtarrilaren 25eko bigarren saioak ekintzailetza tokiko garapenaren ikuspegitik izan zuen ardatz. Bilbao Ekintzako agenteak izan genituen Bilbo inguruan dauden aukera publikoak testuinguruan kokatzen laguntzeko, eta REAS Euskadik informazio hori osatzeko, komunitariotik eta ESSaren ehunetik dauden aukeren aurkezpena egin zuen.

Datorren astearteko, otsailak 1eko, hirugarren saioan, canvas soziala tresna ezagutzera emango dugu eta kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuenak nabarmenduko ditugu. Era berean, GJHak aurkeztuko ditugu, baita negozio-ereduaren barruan nola sartu ere.

Prestakuntza hauetara etorri nahi baduzu, saio bakoitzean apuntatu zaitezke prESStatzen orrialdean. Izen-emateak saioa ospatu aurreko ostiralean ixten dira edo edukiera betetzean.

Proiektu ekintzaileak ezagutzen

Formakuntza-saioez gain, PrESStatzen programak aholkularitza-ibilbide pertsonalizatua du parte hartzen duten hamar proiektuentzako. Urtarrilean zehar, ekimen hauek zein atzean dauden pertsonak ezagutu ditugu. Nabarmentzekoa da emakume ekintzaileen kopurua, parte hartzen duten proiektuen % 80a emakumeek bultzatutakoak baitira. Gainera, proiektuen % 30a pertsona migranteak dituzte buru. Azkenik, aipatzekoa da taldearen belaunaldi-artekotasuna, 26 eta 57 urte bitarteko ekintzaileekin.

Ekiten ari diren sektoreei dagokienez, aniztasuna zabala da: esporten sektoretik komunikaziora, esparru artistikoarekin lotutako bi proiektu, elikadura-proiektu bat, ehungintzako beste bat, zerbitzu juridikoetan oinarritutako bi proposamen eta finkak administratzeko azken proiektu bat ditugu.

Proiektu bakoitzak jada erreferentziazko tutore bat du, eta berarekin prozesu honetan jarraitu beharreko ibilbide-orria definitzen ari dira, behar zehatzak identifikatuz eta eman beharreko urratsak baloratuz.

ESS proiektu bat martxan jarri nahi duzu?

Ekiten ari bazara eta Ekonomia Sozial eta Solidariotik nola egin dezakezun gehiago jakin nahi baduzu, idatz iezaguzu presstatzen@reaseuskadi.eus helbidera zure proiektua eta zure beharrak kontatuz.