Kategoriak
Ekonomia Solidarioa eta Feminista REAS Euskadi

“Ez dago aditzik abstraktuan. Era berean, ez dago denbora, leku eta egoera ekonomiko, politiko eta ekologikoetatik bereizitako zaintzarik.”

Belén Gopegui

Ekonomia Solidarioaren eta Ekonomia Feministaren arteko elkarrizketaren eremu komunetako bat da bizitzarako ekonomia baterantz igarotzeko premia. Elkarrizketa honi esker, kapitalismoa heteropatriarkatuarekin eta arrazakeriarekin uztartzen duen ordena ekonomikoari egiten dizkiogun kritiketan sakondu ahal izan dugu.

Egiturazko aldaketa bat behar dugu sistema sozioekonomikoa bizitzaren zerbitzura jartzeko. Eta, hemen, zaintzak beharrezko trantsizio hori gidatuko duen politika gisa funtziona dezakete, bi bideetatik: batetik, sozialki beharrezkoak diren lanak berrantolatuz eta bestetik, arlo publiko-pribatuaren logika publiko-sozial-komunitarioa den logika bategatik ordezkatuz.

Premiazkoa da zainketen gizarte-antolaketa berri bat bultzatzea, denbora eta bizi-kalitateari dagokienez emakumeentzat “zaintza derrigorrezkoa” izateak dakarren bidegabekeria izugarriari aurre egiteko. Eta zainketarako eskubide kolektiboa, baldintza duinetan garatzea eta gizarte osoak partekatutako erantzukizunaren bidez ziurtatzea.

Irudia: Lili Aldai

Zaintza-lanak ez dira izan behar ohituak, feminizatuak eta arrazializatuak. Ezin dugu jarraitu zaintzaren erantzukizuna gizarteko sektore ahulenen esku uzten. Beraz, gure gizarteko zaintzaren antolaketa soziala egituratzen duten harreman sozial, ekonomiko, instituzional eta sinbolikoak demokratizatzea lehentasunezko helburu politiko bihurtu nahi da, eremu pribatuan zein publikoan.

Administrazio publikoak funtsezkotzat jotzen diren zerbitzuak ematen direla bermatu behar du, eta gizarte-premia berrien arabera zabaldu behar ditu, haien unibertsalizazioa eta irisgarritasuna bermatuz, ikuspegi integral batetik emanez eta haien kalitatea sustatuz. Saihestu egin behar da irabazi-asmoaren arabera bakarrik jarduten duten enpresek, zerbitzu guztien errentagarritasun handiena lortzea bilatzen dutenek, zainketa bezalako premia saihestezina kudeatzea. Bestalde, komunitateak berme guztiak izan behar ditu zainketen arloan politika emantzipatzaileak abian jartzeko, baliabide publikoez hornituta.

REAS Euskadik gure gizarte-oinarria gonbidatu nahi du M8 honetarako Euskal Herriko mugimendu feministak deitu dituen jardueretan parte hartzera eta zaintza-ereduaren beharrezko trantsizioa sustatuko duten alternatiba ekonomiko, sozial eta kulturalak eraikitzen jarraitzera.

  • BAIONA. 18:00etan Merkatu plazan.
  • BILBO. 19:30ean Jesusen bihotzetik.
  • DONOSTIA. 19:30ean Antiguoko tuneletik.
  • GASTEIZ. 19:00etan San Anton plazatik.
  • IRUÑEA. 20:00etan Antoniuttitik.

Informazio gehiago hemen.