merkatu soziala

Merkatu soziala

REAS Euskadik bere enpresen eta erakundeen arteko lankidetzaren bidez jarduera sozioekonomikoaren inpaktu handiagoa lortzeko estrategia garatzen du. Pertsonen eta bizitzaren iraunkortasunaren zerbitzurako zirkuitu ekonomiko alternatiboak bultzatzea du helburu.

Economía Solidaria Feminista

Ekonomia Solidarioa eta Feminista

Ekonomia feminista pentsamendu ekonomiko heterodoxoaren korronte bat da, oinarri komun bat duten hainbat posizionamendu biltzen dituena: emakumeek jarduera ekonomikoari historikoki egindako ekarpenei balioa kendu dieten eta, oro har, alde batera utzi dituzten teoria ekonomiko hegemonikoen kritika.

Organizaciones habitables

Erakunde bizigarriak

Azken urteotan, eta ekarpen feministen eskutik, REAS Euskadi "erakunde bizigarrien" kontzeptua lantzen ari da.

Auditoria Social

Auditoria soziala

REAS Euskadik Auditoria Sozialeko tresna bat du, bere enpresa eta erakundeei eta sare osoari aukera ematen diena beren praktiken ekarpen eraldatzailearen berri emateko, haien jarduna ebaluatzeko eta haien etengabeko hobekuntza sustatzeko.

Ekintzailetza

REAS Euskadik ekimen ekonomikoak sortzea eta garatzea bultzatzen du, ekonomia sozial eta solidarioaren balioetan oinarrituta.
Horretarako, enpresa-garapenerako eta proposamenen inpaktu ekonomikoa indartzeko ekosistema mesedegarri bat sortzea sustatzen du.

politicas publicas

Politika publikoak

REAS Euskadik bizitza zaintzeko ekonomia sozial eta solidarioa garatzen lagunduko duten politika publikoak bultzatzea sustatzen du.

Compra Pública

Erosketa publiko arduratsua

Erosketa publiko arduratsua politika eta praktika instituzional bat da, ondasunak, produktuak eta zerbitzuak erosteko eta kontratatzeko prozedura publikoetan gizarte- eta ingurumen-irizpideak txertatzean datzana.

formación y sensibilización

Prestakuntza eta Sentsibilizazioa

REAS Euskadiren lanaren zati handi bat gizarte-sentsibilizazioaren esparrura bideratzen da, eta, bereziki, ekonomia sozial eta solidarioarekin lotutako gaiei buruzko prestakuntzara.