
EKONOMIA SOZIALA ETA SOLIDARIOKO ENPRESAK INDARTZEN
Izena eman irailak 22a baino lehen.
Plaza mugatuak

NORENTZAT DA?
Sendotzen programa ekonomia sozial eta solidarioaren balioekin bat datozen enpresa eta erakundeentzako da, beren arlo ekonomiko-finantzarioa indartzeko, negozio-eredua berrikusteko, lerro berriak irekitzeko, funtzionamendu-modu berriak abian jartzeko, lankidetza-proiektuak garatzeko…
EGITARAUA
Programa sei hilean behingo moduluetan banatzen da, eta enpresek gehienez 3 modulutan parte hartu ahal izango dute (gehienez urte eta erdi iraungo du).
Aldi horren barruan ekitaldi baten urteko plangintza eta plangintzaren ondorengo hiruhilekoko jarraipena sartzen dira. Programa osoko dedikazio-karga txikia da, eta jarduera ekonomiko bat duen erakundearen errealitatera egokituta dago.

NEURRIRA EMANDAKO
AHOLKULARITZA
Enpresa bakoitzak 4 orduko aholkularitza du modulu bakoitzean, ESSan espezializatutako aditu batekin.
Aditu horrek ekonomia- eta finantza-arloaren eta erakundearen behar espezifikoen jarraipena egingo du.
NETWORKING-SAIOAK
Programa osoan zehar 3 networking-saio proposatuko dira, EKONOPOLOari lotutako ESSaren ekosistemarekin saretzeko. Espazio horiek programako parte-hartzaileen artean sinergiak sortzeko diseinatuta daude (edizio honetan eta aurrekoetan), bai eta merkatu sozialaren barruan ikusgarritasuna handitzeko ere (Neguko merkatua eta Ez izan robota! kanpaina).

Sendotzen trebakuntza-proposamena zeharka txertatuko da
Ekonopolo Formakuntza – Ekonopoloaren trebakuntza-programa bateratuan. Ez da eskatuko trebakuntzetara joateko konpromisorik, baina horietako asko oso ondo baloratu dira aurreko edizioetan.
Sendotzen koordinaziotik trebakuntza-ekintzen berri emango dizuegu, eta bereziki baliagarritzat jotzen ditugunak azpimarratuko ditugu.
BOSGARREN EDIZIOA

- URRIA
Aurkezpena - AZAROA
Aholkularitza eta formakuntzak (hautazkoak) - ABENDUA
Networking-a - URTARRILA
Ahokularitza

- MARTXOA-MAIATZA
Formakuntzak (hautazkoak) - APIRILA
Aholkularitza - MAIATZA
Networking-a - UZTAILA
Aholkularitza

- URRIA
Aholkularitza - AZAROA
Formakuntzak (hautazkoak) - ABENDUA
Networking-a - URTARRILA
Aholkularitza
MODULUAREN EGUTEGIA
- URRIAK 20
10:00 – 13:30
Ongietorria +
Aurrekontu-tresnaren aurkezpena - AZAROA
Lehen aholkularitza saioa
(data tutorearekin adostuko da) - AZAROAK 3
10:00 – 13:30
Lan politika feminista + denboraren kudeaketa - AZAROAK 17
10:00 – 13:30
Komunikazio estrategiak - ABENDUAK 1
10:00 – 13:30
Networking-a - URTARRILA
Bigarren aholkularitza saioa
(data tutorearekin adostuko da)



