
Ekonopoloa gure topagunea da, lanerako eta aisialdirako. Zerbait falta zitzaigun eraldaketa sozialerantz bultzatzen jarraitzeko, eta, azkenik, hemen dugu: Ekonopolo Formakuntza: doako formazioen agenda berri bat, tresna erabilgarriak, praktikoak eta, batez ere, ekonomia solidarioaren balioekin bat datozenak bilatzen dituzten erakunde eta pertsona guztientzat diseinatua.
Norentzat da?
Saioaren gaian interesa duen edozein pertsona edo erakunde da ongietorria! ESSko kide izan ala ez, ekiteko ideia izan ala ez, Ekonoporen ateak zabalik daude.
Zer aurkituko duzu?
🔧 Tresna praktikoak: lehen mailako hizlarien saio teoriko-praktikoei esker, hasiera-hasieratik aplikatzeko pentsatutako edukiak.
🧰 Ikuspegi erabilgarria: erakundeek dituzten erronka ohikoenei helduko diegu. Iraunkortasun ekonomikotik hasi, aholkularitza juridikotik igaro eta erakunde bizigarriak eraikitzeko moduetaraino.
🌍 ESSrekiko konpromisoa: guzti-guztia ikuspegi solidario, kolaboratibo eta iraunkor batetik.
Adi egon! Atal hau eguneratuta edukiko dugu, prestakuntza eta ikasteko aukera berriak txertatuta. Harpidetu buletinera azken berriak eta eguneratzeak ez galtzeko.
Prest zaude? Ekonopoloan izango gaituzu!
Ekonomia sozial eta solidarioan ekiten
- 2026/02/03 10:00 – 11:30
- Zure ideia Ekonomia Sozial eta Solidarioaren barruan proiektu bideragarri bihurtu.
- Garikoitz Ayuela (Inbiku) eta Jagoba Bueno (REAS Euskadi)
- Izena eman!
Negozio-eredua egokituz: kanba soziala eta GJHak txertatzea
- 2026/02/10 10:00 – 11:30
- Canvas Sozialetik ekintzara: lerrokatu zure proiektua GJHekin eta hazi.
- Garikoitz Ayuela (Inbiku) eta Patricia Solaun (Economistas sin Fronteras)
- Izena eman!
Erakunde bizigarriak: ikuspegi ez-patriarkaletatik eraikitako erakunde-ereduak
- 2026/02/17 10:00 – 11:30
- Eraldaketa barrutik hasten da. Nola egin dezakegu?
- Zaloa Perez (REAS Euskadi), Eva Saenz de Ugarte (Equipare) eta Stella García (Migrantoria)
- Izena eman!
Iraunkortasun ekonomikoa ESSko erakundeetan
- 2026/02/24 10:00 – 11:30
- Gako ekonomikoak zure ESS erakundea gaur eta bihar bideragarria izan dadin.
- Mónica Garate (Momentu)
- Izena eman!
Finantzak ez finantzarioentzat: Ezagutu zerga-betebeharrak eta ulertu urteko kontuak
- 2026/02/24 10:00 – 13:30
- Iraunkortasun ekonomikoa funtsezkoa da, zenbakiez hitz egiteko unea da!
- Pablo Sal (La Tercera Pata)
- Izena eman!
Marketin plan jasangarri eta ekologikoa
- 2026/03/03 10:00 – 11:30
- Nola komunikatuko dugu gure erakundea ESSren balioen arabera?
- Frinee Moreno (Labox)
- Izena eman!
Lurralde-errotzea eta tokiko aukerak
- 2026/03/10 10:00 – 11:30
- Aukera lokalak identifikatu eta konektatu zure proiektua lurraldearekin.
- Isabel Tomas (Wikitoki)
- Izena eman!
Jantzi juridikoa: ESS erakunde bat eratzeko ereduak eta izapideak
- 2026/03/17 10:00 – 11:30
- Badugu ideia, baditugu balioak, baina zer forma juridiko komeni zaigu gehien?
- Belén Varela (Worklan) eta Pablo Sal (La Tercera Pata)
- Izena eman!
Kontratazioa, Gizarte Segurantza eta Laneko Arriskuen Prebentzioa
- 2026/03/24 10.00 – 13.30
- Nomina eta kontratu bakoitzaren atzean dagoena menderatu
- Begoña Eguiraun eta Mónica Garate
- Izena eman!
Aurreko saioak
Lan politika feminista eta denboraren kudeaketa
- 2025/11/04 10.00 – 13.30
- Imajinatzen duzu lan egiteko modu bat zu eta zure proiektua zaintzeko? Zatoz kolektiboki eraikitzera.
- REAS Euskadi eta Ernesto Fernández (ESF Euskadi)
Enpresa arduratsuentzat produktibitatea eta ongizatea
- 2025/11/18 10.00 – 13.30 // ONLINE
- Ikasi hobeto antolatzen zure proiektua hazteko… zure bizitza xukatu gabe.
- Oscar Cernada (Labox Marketing y Comunicación)
