REAS Euskadiko BIZIGARRI (2018-2022) genero-berdintasunaren aldeko I. Planaren esparruan, koordinazio-eredu klasiko batetik lan-egitura horizontal, autogestionatu eta erantzukide batera igarotzea proposatu genuen. Horregatik, lantaldea osatzen duten lau pertsonek modu horizontalean hartzen dute beren gain koordinazioa, ekonomia solidarioaren balioekin eta printzipioekin lerrokatuago dagoen gobernantza-eredu berri baten esparruan.

Talde hori sarearen elkarte-bizitza dinamizatzeaz, lan-arloak koordinatzeaz, urteko planetan aurreikusitako proiektuak eta jarduerak garatzeaz eta barruan nahiz gizartean gertatzen diren eskaerei erantzuteaz arduratzen da.

Elkarlanerako espazioa da, horizontala eta ahalduntzailea.

Taldea osatzen duten pertsonak eta horien erantzukizun-arloak hauek dira: